Mateo Moraza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XIX. mendea +XIX. mendea)
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Mateo Benigno Moraza Ruiz de Garibai''' ([[Gasteiz]], [[1817]]ko [[irailaren 21]]a - Gasteiz, [[1878]]ko [[urtarrilaren 17]]a) politikari eta jurista [[araba]]rra izan zen.
 
Gasteizko [[Alde Zaharra (Gasteiz)|Alde Zaharreko]] Aiztogile kaleko 4. zenbakidun etxean jaio zen. [[Oñatiko Unibertsitatea]]n eta [[Valladolid]]en egin zituen [[zuzenbide]]-ikasketak. Kargu nabarmenak izan zituen hainbat erakunde juridiko-militarretan. Kode penala garatu zuen batzordean parte hartu zuen [[1851]]n. [[Euskal Foruak|Euskal foruzaletasunaren]] aldekoa izan zen eta [[Arabako Batzar Nagusi]]ek "Probintziako Aita" izendatu zuten [[1862]]an. [[1876]]an [[Madril]]go Legebiltzarrean euskal foruen aldeko defentsa porrokatua egin zuen, haien desagerpena gelditzea lortu ez bazuen ere. Historiako Akademiako kidea izan zen, baita "Asociación Eúskara de Navarra" izeneko elkartekoa ere. Arabako prentsan artikuluak sarritan idatzi zituen.
 
Haren omenez Gasteizko erdiguneko kale batek —Udaletxearen atzealdekoa— bere izena darama, baita [[Donostia]]ko erdiguneko beste batek ere<ref>{{es}} [http://www.donostia.org/calles.nsf/de162e902da422cbc1256b7a002ce5c4/f69fdd39711778d6c125701800514f4c?OpenDocument Donostiako Moraza kaleari buruzko informazioa]</ref>. Halaber, Gasteizko Probintzia Plazan bere omenezko monumentu bat eraiki zuen Venancio Vallmitjana eskultoreak [[XIX. mendea]]ren bukaeran.