Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ml, pl, bg, ur, ta, th, ro, ca Ezabatua: tr:Şehir ve bölge planlama (deleted) Aldatua: zh-min-nan:To͘-chhī kè-oē,ru:Градостроительство,hr:Urbanističko planiranje
No edit summary
323. lerroa:
Etxebizitza eta, oro har, hiriaren inguruko ikuspegi honek gizartearen jarduera oro kontrolpean izateko gurarian islatu ziren, makina baten funtzionamenduarekin parekatuz. Modernoen kezkak hiri-dentsitate eta gune irekien arteko loturan agertuko dira, pasa zen mendeko higienismoaren kezka berdinak, hain zuzen ere. Horretaz gain, modu azkarrean garatzen ari ziren komunikabide azpiegiturek -automobila, trenbidea, hegazkina- hiriaren trazan ekar zezaketen aldaketak ere izan zuten ardura.
 
* '''Bizitegi-hirigintza:''' Mugimendu Modernoaren xede garbia zen etxebizitzaren ordenazioa, bereziki XIX. mendean sortu zen problematika bat ebatziz: langileri-etxebizitzak. Higiene-gabezia, dentsitate altua eta etxeen dimentsio minimoak hirigintza modernoak konpondu beharreko arazoetan bihurtu ziren. Alemaniako ''Siedlungen[[Siedlung]]''-ak arazoari aurre egiteko lehenbiziko egitasmoen artean ditugu; Lehen Mundu Gerratearen ondoren, [[Weimarreko Errepublika]]k etxebizitza-gabezi arazo larri bati egin behar izan zion aurre, eta Mugimendu Modernoak hornitutako ideia eta teknikak erabili zituen horretarako.Adibide asko topa ditzakegu garaian: [[Otto Haesler]]-en ''Siedlung Italienischer Italienischer ''eta ''Siendlung Georgarten'' urbanizazioetan, adibidez, ''Heiligenthalen'' araua jarraitzen zuten etxebizitzek. Arau honek etxeen argiztapen zuzena zuen helburu, eraikinak eta beraien arteko espazioa zuzenki proportzionalak bihurtuz: zenbat eta etxebizitza altuagoa, hurrengo etxe-blokearekiko distantzia handiagoa izan beharko litzateke. Egun normalak diren irizpideak guztiz berriak ziren garaian, egongelak hegoaldera edo mendebaldera orientatzeko erabakia moduan. Gerrate arteko Alemaniak eskuarki eraiki zituen irizpide horietan oinarritutako urbanizazioak: [[Ernst May]] Frankurteko udal arkitektoak, 1925 eta 1930 urteren bitartean, 15.000 etxebizitza inguru eraikitzeko plangintza sustatu zuen, ''Neue Frankfurt'' delakoa.<ref name="ftn47"><sup>Frampton, ''Historia crítica de la arquitectura moderna'', 139.</sup></ref>
 
* '''Atenasko Agiria:''' 1933an CIAMek bere laugarren kongresua ospatu zuen, "Hiri Funtzionala" lelopean. Le Corbusier arkitektoak bildu zituen kongresu honen ondorioak, askoren ustetan<ref name="ftn48"><sup>Vegara, Gómez, eta Rivas, ''Territorios inteligentes'', 87.</sup></ref> partaide guztien iritziak errespetatu gabe.Le Corbusierren testua 1943 argitaratu zen<ref name="ftn49"><sup>Le Corbusier, Jean Giraudoux, eta Juan-Ramón Capella, ''Principios de urbanismo: (La carta de Atenas)'' (Ariel, 1971).</sup></ref>, eta hirigintza jarduera funtzionala zela argudiatzen zuen. Jarduera horren oinarrian hiru zirela azaltzen zuen: bizi izan, lan egin eta olgatzea. Gainera, hiru funtzio horiek lantzeko lanabesak horrela deskribatzen da Atenasko agirian: lurzoruaren okupazioaren kontrola, zirkulazioaren antolaketa eta legedia.Agiria hiru zatitan banatzen da: lehenbiziko atalean hiria eta lurraldearen arteko erlazioak modu orokorrean aztertzen dira; bigarren atalean, hogei eta hamar hiriren analisia jorratu zen, momentuko egoera aztertuz; azkenik, ondorioak hirigintza funtzionalaren oinarriak ezartzen du.