Nostradamus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
}}
 
'''Nostradamus''', jaiotzez Michel de Nôtre-Dame edo Miquèl de Nostradama okzitanieraz, ([[1503]]ko [[abenduaren 14]]a - [[1566]]ko [[uztailaren 2]]a) munduko profezia iragarle ospetsuenetarikoa da. ''Les PropehtiesPropheties'' liburua idatzi zuen, non 941 errimatutako lauko txikietan etorkizuna irakur omen daiteke.
 
Liburua kaleratu zenetik Nostradamusen gaineko gurtza handituz joan da. Hainbat gertaera historikoak iragarri omen zituen, baina idatzitakoaren interpretazioak aldatzen dira interpretearekin batera. Oraindik inork ezin du, gertatu baino lehen, Nostradamusen lauko txikietan oinarrituz ezer iragarri. Hala eta guztiz ere, iragarle honenganako interesa ez da gutxitu.
29. lerroa:
15 urte zituela, Michel [[Avignon]]eko ([[Frantzia]]) Unibertsitatean sartu zen batxilergoa ikastera. Urtebetez, Triviuma -[[Erdi Aroa]]n ikasten zen hiru ikasgai garrantzitsuen (gramatika, erretorika eta logika) elkarketa- burutzea lortu zuen, garaiko izurri beltzak Avignonen itxiera ekarri eta bere ikasketekin jarraitzeko erakunde berri bat bilatzeko beharrean aurkitu zen arte. Zenbait urteren ostean, [[Montpellier]]reko Unibertsitatean sartu zen Medikuntza ikastera, batxilergoko azterketak [[1525]]an amaituz.
 
[[Izurri pneumoniko]]aren agerpenak bere ikasketak eten zituen berriz ere, bere burua [[Frantzia]] osoan zehar bidaiatzera behartua ikusiz, gaixoei elikadura dieta egituratuagoak jarraitzen, oheko arropa erabiltzen, ura ematen eta korridoreak garbi mantentzen lagunduz. Bidaia hauetan zehar informazio ugari lortu eta partekatu zuen hainbat doktore, alkimista, kabalista eta berpizkundeko mistikorekin, klandestinoki. Apotekario -botikari-Botikari gisa eskuraturiko ezagutza oso erabilgarria gertatu zitzaion ''pilula arrosa'' sortzerakoan, zeina garai hartan oso ezaguna bilakatu zen izurriari aurka egiten zion [[C bitamina]] dosi gogorra izateagatik.
 
[[1530]]ean [[Montpellier]]rera itzuli zen bere doktoretza bukatzeko asmoz, baina unibertsitateak kanporatu egin zuen, aurrez botikari gisa lanean ibilitakoa zela jakitean -ekintza hau zorrozki debekatua zegoen unibertsitateko estatutuetan-. Kaleratzearen ostean, oraindik indarrean zirauen izurriaz beldurturiko gizarte batean botikari gisa lan egitera itzuli zen Michel.
45. lerroa:
 
=== Aristokraziarekin lotura ===
Argitalpen profetikoen sortaren arrakastaren ostean, frantziar eskualde desberdin askotako jendea Nostradamusekin harremanetan jartzen hasi zen, horoskopoak erabiliz euren etorkizuneko bizitzan gertatuko zena jakitea helburu. Gero eta ''bezero'' gehiago zituela ikusirik, proiektu berri bati hasiera ematea pentsatu zuen: 1.000 redondillalauko txiki edo zenturiaz osatutako liburua idaztea, alegia. Horietako 3 aurreko almanaketako informazioa zabaltzen zuten profezia bertsoak ziren. Dena den, eta [[Inkisizioa]]rekin sor zitezkeen liskarrak saihestea helburu, profeziak iluntzeko metodo bat asmatu zuen, hitz jokoak erabiliz eta hizkuntzak nahastuz (proventzala[[proventzera]], [[greziera]], [[latina]], [[italiera]], [[hebreera]] eta [[arabiera]], esaterako).
 
''Profeziak'' izeneko bere lanik garrantzitsuenetarikoa argitaratzean, jende askok bere edukia gaitzetsi zuen, deabruarengandik lorturiko informazioaz osaturik zegoela argudiatuz, eta Nostradamusi heretikoa izatea leporatuz. Hala ere, gizarteko zenbait sektorek argitalpenaren alde egin zuten, garrantzi espiritualaren ezaugarri batzuk emanez eta lana [[Biblia]]ren osteko obra autentiko bat kontsideratuz.
67. lerroa:
 
=== Iragarpenetarako prestakuntza eta metodoak ===
Bere ikerketa medikoek Alberto Magnus, [[Paracelso]] eta Kornelio Agrippak eginiko idazkiak jasotzen zituzten, besteak beste. Nostradamusek [[Salomon]]en kodeei buruzko liburu bat zuen eta juduen kabala aztertu zuen, zeinak bizitzaren zuhaitza (hamar kontzientzia-mailadun bide mistikoa) aztertuz Jainkoarekin elkartzea posiblea dela baieztatzen duen. [[Sizilia]]n mistiko sufiekin erlazionatu eta beraien maisu Al-Ghazzalik idatzitako ''Muturreko Zorionaren Elixirra'' irakurri zuen. Horrez gain, ''De Mysteriis Aegyptorum'' (Egiptoar misterioak) lana ere aztertu zuen, IV. mendeko ''Iamblichus'' neoplatonikoak kaldear eta asiriar magiari buruz idatzitako liburua.
 
Nostradamusek teknika ugari erabili zituen etorkizuneko probabilitateak ezagutzera heltzeko behar zuen meditazio-egoerara heltzeko. Trantze egoerara heltzeko antzinako sugarraren kontenplazioan eta uraren kontenplazioan oinarrituriko teknikak erabili zituen (zenbaitetan, baita biak batera ere). Teknika hauek adimena ''gerarazi'' eta norberaren barnea ikustea lortzeko sortuak izan ziren. Horiez gain, Branchusen ([[Grezia]]ko profeta delfostarraren) teknika ere erabili zuen; brontzezko tripode batean eseri eta brontzezko ontzi baten barrenean kokaturiko urari, olioari eta espeziei begiratzea, alegia. [[Henrike II.a Frantziakoa|Henrike II.a]]ri idatzitako gutun batean honela dio Nostradamusek:
75. lerroa:
 
=== Eszeptizismoa ===
Eszeptikoen arabera, Nostradamusen neurririkoneurri gabeko ospea gaur egungo interpreteek eraiki dute, haren hitzak gaur egungo gertakarietara lotuz (nola gertatuko direla ziurtaturik daudenetara, hala nahitaezko kontsideratzen ditugun horietara), ''atzera-eraginezko aurrezagutza'' deritzon prozesu baten bitartez. Zenbaiten ustez, ez dago gertakari jakin bat gertatu aurretik modu egokian aurreinterpretatu den Nostradamusen lauko txikirik, eta hala direnak orokorregiak dira ezer frogatzeko (''mendebaldean sute bat egongo da'' eta ''ekialdean guda izugarri bat hasiko da'' bezalako espresioak, adibidez).
 
Interpretazio aldakor horiek demostratzeko bide eraginkor bat gaur egungo poeta edo konposatzaileren baten estrofak hartu ([[Bob Dylan]] abeslariarenak, esaterako) eta itxura ''profetikoa'' izan dezaketela egiaztatzea da. Gainera, badira iragarpenak egiteko erabil daitezkeen zenbait trikimailu (Nostradamusez gain [[Biblia]]k ere erabiliak, esaterako), iragarpen anbiguoak egitea, askotan gertatzen diren gertaerak iragartzea, etab.