Nostradamus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
85. lerroa:
Zenbait iragarpen orokorra da oso, lekurik edo garairik azaldu gabe; beste batzuk, aldiz, pertsonaia bati buruz edo talde txiki baten inguruan hitz egiten dutela dirudi. Batzuek herri edo hiri bakunei egiten diete erreferentzia, eta beste batzuek, aldiz, herri ugari aipatzen dute.
 
== Akuareladun eskuizkribua ==
[[1982]]an, Enza Massa italiar kazetaria Italiako Liburutegi Nazionalean, [[Erroma]]n, zegoen antzinako zenbait testuren azterketa bideratzen, dokumentu multzo batean 80 akuarelaz osaturiko [[1629]]ko eskuizkribu misteriotsu bat aurkitu zuenean. Azken orrialdean irakur daitekeenez, Cinus Beroaldus anaia kartusiarrak jaso zuen liburua Cèzar de Nostredamerengandik, frantziar nuntzioarentzat, Maffeo Barberini kardinalarentzat, opari gisa (kardinal hau Urbano VIII.a Aita Santua bilakatuko zen gerora). Testu berean, aurrerago, norbaitek akuarelak Miguel de Nostradamusek eginak izan zirela iradokitzen du.
 
Zuzena ez dela uste bada ere, Javier Ruzok bere liburuan Cèzar miniatura margolari trebea zela aipatzen du, eta badirudi akuarelak antzinako Aita Santuen irudikapena direla. Gainera, ez dago Nostradamus margolari iaioa zela frogatzen duen erreferentziarik. Liburu hau Joaquin de Forieren Aita Santuen irudikapenen liburuaren bertsio ezberdin bat dela uste da.
 
Egun, lana [[Erroma]]ko Crisostomi Institutuak metodo ezberdinak erabiliz aztertua izan da (karbono 12aren frogaz eta tinta, mina eta koloreen analisia kimikoaz, besteak beste). Horri esker, koadernoko orriak, marrazkiak eta koloreak [[1450]]. urte ingurukoak direla zehaztu da. [[San Malakias]]en Aita Santuen sekuentzia osagabean oinarrituriko iradokizunak XVII. mende erdialdekoak dira. Azken orrialdeetako idatzi kaligrafikoak (lumaz idatziak), aldiz, [[1870]]. urte ingurukoak dira. Aurkikuntza hauek Vincent Bridgesek [[AEB]]n emaniko hitzaldi publiko batean aurkeztuak izan ziren.
 
[[Kategoria:Frantziarrak|N]]