Nostradamus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
65. lerroa:
 
Lauko txiki horien iluntasunari esker, ziurrenik, lan hauek mende ugari irautea lortu dute, aditu ezberdinek modu desberdinetara interpretatu dituztelarik urteetan zehar. Liburu asko idatzi izan dira interpretazio hauetan oinarrituta, argitalpen batzuetatik besteetara zenbaitetan edukiaren irakurketa aldatu bada ere.
 
=== Iragarpenetarako prestakuntza eta metodoak ===
Bere ikerketa medikoek Alberto Magnus, [[Paracelso]] eta Kornelio Agrippak eginiko idazkiak jasotzen zituzten, besteak beste. Nostradamusek [[Salomon]]en kodeei buruzko liburu bat zuen eta juduen kabala aztertu zuen, zeinak bizitzaren zuhaitza (hamar kontzientzia-mailadun bide mistikoa) aztertuz Jainkoarekin elkartzea posiblea dela baieztatzen duen. [[Sizilia]]n mistiko sufiekin erlazionatu eta beraien maisu Al-Ghazzalik idatzitako ''Muturreko Zorionaren Elixirra'' irakurri zuen. Horrez gain, ''De Mysteriis Aegyptorum'' (Egiptoar misterioak) lana ere aztertu zuen, IV. mendeko Iamblichus neoplatonikoak kaldear eta asiriar magiari buruz idatzitako liburua.
 
Nostradamusek teknika ugari erabili zituen etorkizuneko probabilitateak ezagutzera heltzeko behar zuen meditazio-egoerara heltzeko. Trantze egoerara heltzeko antzinako sugarraren kontenplazioan eta uraren kontenplazioan oinarrituriko teknikak erabili zituen (zenbaitetan, baita biak batera ere). Teknika hauek adimena ''gerarazi'' eta norberaren barnea ikustea lortzeko sortuak izan ziren. Horiez gain, Branchusen ([[Grezia]]ko profeta delfostarraren) teknika ere erabili zuen; brontzezko tripode batean eseri eta brontzezko ontzi baten barrenean kokaturiko urari, olioari eta espeziei begiratzea, alegia. [[Henrike II.a Frantziakoa|Henrike II.a]]ri idatzitako gutun batean honela dio Nostradamusek:
{{aipu|''Nire arima, garuna eta bihotza kezka oroz hustu ditut eta adimena lasai eta bare edukitzea lortu dut; brontzezko tripodea erabiliz iragarpenak egiteko betebeharrak dira horiek''}}
 
Gaur egun, Nostradamusen garaian zegoen muturreko zentsura egoeran ez bezala, egoera meditatiboan edo ''garun frekuentzia thetan'' sartzeko teknikak azaltzen dituzten liburu ugari daude.
 
 
 
 
 
[[Kategoria:Frantziarrak|N]]