Nostradamus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
32. lerroa:
 
[[1530]]ean [[Montpellier]]rera itzuli zen bere doktoretza bukatzeko asmoz, baina unibertsitateak kanporatu egin zuen, aurrez botikari gisa lanean ibilitakoa zela jakitean -ekintza hau zorrozki debekatua zegoen unibertsitateko estatutuetan-. Kaleratzearen ostean, oraindik indarrean zirauen izurriaz beldurturiko gizarte batean botikari gisa lan egitera itzuli zen Michel.
 
=== Lehen ezkontza ===
[[1531]]n, Julius Cesar Scaliger medikuak Michel [[Agen]] herrira joatera gonbidatu zuen eta hantxe bere lehen emaztearekin ezkondu zen -honen izena eztabaidatua da oraindik, baina Henriette d'Encausse eta Anne de Cabrejas ([[Perpinyà]]n bizi zen gazte katalana) dira aukerarik onartuenak-. Bi seme izan zituen emakume honekin. [[1537]]an, bai emaztea eta bai bi haurrak hil egin zitzaizkion, [[izurri pneumoniko]]aren ondorioz, ziurrenik. Une horretan, Scalingerrek eztabaida bat izan zuen berarekin, eta Elizako agintariek Tolosa Okzitanian [[Inkisizioa]]ren aurrean salatzea eskatu zioten, Ama Birjinaren estatua baten eraikuntzaren inguruan eginiko iruzkin zakar baten ondorioz.
 
[[1545]]ean Louis Serre fisikariarekin batera [[Marseilla]]ra joan zen izurriaren agerraldi berri bati aurka egiteko. Gero, [[Salon-de-Provence]] eta [[Aix-en-Provence]] eskualdeetan gaixotasuna guztiz desager zedin saiatzen jarraitu zuen, lehen horretan bere heriotzara arte egoitza izango zuen bizilekua ezarriz.