Nostradamus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
26. lerroa:
Haurtzaroan, Nostradamusek matematika eta astrologiarako gaitasun handiak zituela erakutsi zuen. Irakasleak mindu zituen ez gutxitan [[Koperniko]]k astronomiaren alorrean aurkezturiko teorien alde agertu zenean.
 
=== Ikasle-garaia ===
15 urte zituela, Michel [[Avignon]]eko ([[Frantzia]]) Unibertsitatean sartu zen batxilergoa ikastera. Urtebetez, Triviuma -[[Erdi Aroa]]n ikasten zen hiru ikasgai garrantzitsuen (gramatika, erretorika eta logika) elkarketa- burutzea lortu zuen, garaiko izurri beltzak Avignonen itxiera ekarri eta bere ikasketekin jarraitzeko erakunde berri bat bilatzeko beharrean aurkitu zen arte. Zenbait urteren ostean, [[Montpellier]]reko Unibertsitatean sartu zen Medikuntza ikastera, batxilergoko azterketak [[1525]]an amaituz.
 
[[Izurri pneumoniko]]aren agerpenak bere ikasketak eten zituen berriz ere, bere burua [[Frantzia]] osoan zehar bidaiatzera behartua ikusiz, gaixoei elikadura dieta egituratuagoak jarraitzen, oheko arropa erabiltzen, ura ematen eta korridoreak garbi mantentzen lagunduz. Bidaia hauetan zehar informazio ugari lortu eta partekatu zuen hainbat doktore, alkimista, kabalista eta berpizkundeko mistikorekin, klandestinoki. Apotekario -botikari- gisa eskuraturiko ezagutza oso erabilgarria gertatu zitzaion ''pilula arrosa'' sortzerakoan, zeina garai hartan oso ezaguna bilakatu zen izurriari aurka egiten zion [[C bitamina]] dosi gogorra izateagatik.
 
[[1530]]ean [[Montpellier]]rera itzuli zen bere doktoretza bukatzeko asmoz, baina unibertsitateak kanporatu egin zuen, aurrez botikari gisa lanean ibilitakoa zela jakitean -ekintza hau zorrozki debekatua zegoen unibertsitateko estatutuetan-. Kaleratzearen ostean, oraindik indarrean zirauen izurriaz beldurturiko gizarte batean botikari gisa lan egitera itzuli zen Michel.