Erdialdeko Inperioak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: az:İttifaq dövlətləri
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Europe 1914.jpg|thumb|350px|Aliantza militarrak europan [[1914]]an. Arrosaz, Erdialdeko Inperioak.]]
'''Erdialdeko Inperioak''' edo '''Erdialdeko Potentziak''' (alemanieraz ''Mittelmächte'', hungarieraz ''Központi hatalmak'', turkieraz ''İttifak Devletleri'' edo ''Bağlaşma Devletleri'', bulgarieraz Централни сили) [[Austria-Hungariako Inperioa]]k eta [[II Alemaniar Inperioa|Alemaniar Inperioak]]k [[Lehen Mundu Gerra]]n osatutako [[koalizio]]ari emandako izena da, hauei, ondoren, [[Otomandar Inperioa]] eta [[Bulgaria]] batuko zitzaizkielarik. Izena, Alemania eta Austria-Hungariako Inperioek [[Europa]]n zuten erdialdeko kokapenarekin lotuta dago.
 
Koalizio honen jatorria, [[1882]]an, [[Alemania]], [[Austria]]-[[Hungaria]] eta [[Italia]]ren arteko [[Aliantza Hirukoitza (1882)|Aliantza Hirukoitzean]] dago. Azken honek, Italiak, alegia, aliantza utzi zuen [[1914]]an, Lehen Mundu Gerra hasi zen urtean, bere burua herrialde neutraltzat adieraziz. [[1915]]eko [[maiatzak 23]]an, Italia gerran sartu zen aliatuen aldean, [[apirilak 26]]an [[Londresko Ituna (1915)|Londresko Ituna]] sinatu ondoren, honen bidez, iparraldean, austriar probintziak lortu zituelarik.
9. lerroa:
 
Gerraren amaierarekin, Erdialdeko Inperioen lurraldeak zatitu egingo ziren, horrela nazio berriak jaioz. Honela, Austria-Hungariako Inperiotik, [[Austria]], [[Hungaria]], [[Txekoslovakia]] eta [[Jugoslavia]] agertu ziren, eta, Alemaniaren porrotak, [[Bigarren Poloniar Errepublika]] sorrarazi zuen. Otomandar Inperioari dagokionez, gaur [[Turkia]] denera murriztua geratu zen.
 
==Estatu kideak==
[[Fitxategi:WorldWarI-MilitaryDeaths-CentralPowers-Piechart.svg|thumb|Erdialdeko Potentzien hildako militarrak portzentualki banatuta.]]
 
* [[Fitxategi:Flag of the German Empire.svg|20px]] [[Alemaniar Inperioa]] (1914ko abuztuaren 1ean gerratean sartu zen): 11.000.000 , 1.808.546 hildako, 4.247.143 zauritu, 1.152.800 gatibu/desagertu eta 7.208.489 gerrako biktima guztira.
 
* [[Fitxategi:Flag_of_Austria-Hungary_1869-1918.svg|20px]] [[Austria-Hungariako Inperioa]] (1914ko uztailaren 28an): 7.800.000 militar mobilizatuta, 922.500 hildako, 3.620.000 zauritu, 2.200.000 gatibu/desagertu, 6.742.500 gerrako biktima guztira.
 
* [[Fitxategi:Ottoman Flag.svg|20px]] [[Otomandar Inperioa]] (1914ko abuztuaren 2an sekretupean; urte hartako urriaren 29an agerian): 2.850.000 militar mobilizatuta, 325.000 hildako, 400.000 zauritu, 250.000 gatibu/desagertu, 975.000 gerrako biktima guztira.
 
* {{flagicon|Bulgaria}} [[Bulgaria|Bulgariako Erresuma]] (1915eko urriaren 14an): 1.200.000 militar mobilizatuta, 75.844 hildako, 153.390 zauritu, 27.029 gatibu/desagertu, 255.263 gerrako biktima guztira.
 
Aliantzak guztira 22.850.000 militar mobilizatuta, 3.131.890 hildako (%52a alemaniarrak, %35a austriar-hungariarrak, %10a otomandarrak eta %3a builgariarrak), 8.419.533 zauritu, 3.629.829 gatibu/desagertu eta 15.181.252 gerrako biktima izan zituen.
 
==Buruzagi nagusiak==
[[Fitxategi:Leaders of the Central powers.JPG|thumb|Erdialdeko Inperioen buruzagiak.]]
 
*[[Fitxategi:Flag_of_Austria-Hungary_1869-1918.svg|20px]] [[Franz Josef I.a Austriakoa]] (Enperadore)
*[[Fitxategi:Flag_of_Austria-Hungary_1869-1918.svg|20px]] [[Karl I.a Austriakoa]] (Enperadore)
*[[Fitxategi:Flag_of_Austria-Hungary_1869-1918.svg|20px]] [[István Tisza]] (Hungariako Lehen Ministro)
*[[Fitxategi:Flag_of_Austria-Hungary_1869-1918.svg|20px]] [[Franz Conrad von Hötzendorf]] (Armada buru)
*[[Fitxategi:Flag of the German Empire.svg|20px]] [[Wilhem II.a]] (Enperadore)
*[[Fitxategi:Flag of the German Empire.svg|20px]] [[Erich von Falkenhayn]] (Armada buru)
*[[Fitxategi:Flag of the German Empire.svg|20px]] [[Paul von Hindenburg]] (Armada buru)
*[[Fitxategi:Flag of the German Empire.svg|20px]] [[Reinhard Scheer]] (Komandante)
*[[Fitxategi:Flag of the German Empire.svg|20px]] [[Erich Ludendorff]] (Armada buru)
*[[Fitxategi:Ottoman Flag.svg|20px]] [[Mehmed V.a]] (Sultan)
*[[Fitxategi:Ottoman Flag.svg|20px]] [[Mehmed VI.a]] (Sultan)
*[[Fitxategi:Ottoman Flag.svg|20px]] [[İsmail Enver]] (Komandante-buru)
*[[Fitxategi:Ottoman Flag.svg|20px]] [[Mustafa Kemal Atatürk]] (Bigarren Armadaren komandante)
*[[Fitxategi:Flag of Bulgaria (1878-1944).svg|20px]] [[Ferdinand I.a Bulgariakoa]] (Bulgariako tsar)
 
== Ikus, gainera ==
* [[Entente Hirukoitza]]
* [[Erroma-Berlin-Tokio Ardatza]]
* [[Lehen Mundu Gerrako Aliatuak]]
 
[[Kategoria:Lehen Mundu Gerra]]