Jorge María Ribero-Meneses: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XI. mendea +XI. mendea)
tNo edit summary
13. lerroa:
}}
 
'''Jorge María Rivero San Jose''', ezagunagoa '''Jorge María Ribero-Meneses''' izen-abizenez<ref>Bere idazlanak ''Jorge María Ribero-Meneses'' izenaz sinatzen ditu, aita- eta amaorde-abizenak elkartzen dituela, ''Ribero'' euskal grafia erabiliz.</ref> ([[Valladolid]], [[1945]]eko [[maiatzaren 17]]a) [[idazle]]a da. [[Filologo]]tzat eta [[aurrehistoriahistoriaurrea]]n aditutzat aurkezten du bere burua, baina komunitate zientifikoan haren teoriek ez dute inolako onarpenik, eta teoria horiek ez ditu hizkuntzalaritzan, historian eta gainerako zientzietan onartuta dauden metodoak erabiliz taxutzen (hau da, zientziaren aldetik, inolako oinarririk gabeko teoriak dira).<ref>{{es}} Luis Alfonso Gámez (''El Correo'' egunkariko zientzia kazetaria): [http://blogs.elcorreo.com/magonia/2010/7/28/etb-califica-hipotesis-cientifica-procedemos-de «ETB califica de "hipótesis científica" que procedemos de anfibios y estamos emparentados con las sirenas»], ''Magonia'' bloga, 2010-07-28.</ref><ref name=ricardogomez>Ricardo Gómez (Euskal Filologian doktorea, EHUko Unibertsitate Eskolako irakasle titularra, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea): [http://www.blogari.net/filoblogia/2006/10/11/quosque_tandem_ii_ribero_meneses «Quosque tandem... (II): Ribero-Meneses»], ''FiloBlogia'' bloga, 2006-10-11.<br />«Xelebreak» atalean sailkatuak ditu Ribero-Menesesen teoriak.</ref><ref name=urtzireguero>Urtzi Reguero: [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1233224552 «Euskara gazteleraren ama?»], ''Iritzi-muinetik'', 2009-02-04.</ref>
 
Ribero-Menesesen esanetan, baina, bere teoriek arrakastarik ez badute botere publikoen eta mundu akademikoaren jazarpena nozitzen duelako da, eta «[Espainiako] Estatuak erakunde terrorismoa» egiten du bere aurka.<ref name=DV20071009>{{es}} Felix Ibargutxi: [http://www.diariovasco.com/20071009/cultura/quieren-arruinar-filologos-espanoles-20071009.html «Ribero-Meneses: "Quieren arruinar a los filólogos españoles que investigan los orígenes del euskera". Ribero-Meneses cree que "el euskera es la raíz de las lenguas de Europa"»], ''Diario Vasco'', 2007-10-09.</ref> Ribero-Menesesen teoria ezagunenetako batzuk: [[euskara]] munduko hizkuntza guztien sorburu dela; [[gizaki]]ok [[kastore]]engandik gatozela, eta ez [[tximino]]engandik; [[gaztelania]] euskaratik datorrela, eta ez [[latin]]etik; [[Atlantida]] [[Kantauri itsasoa]]n izan zela; hasierako gizakiak anfibioak zirela; ''[[hebrear]]'' gentilizioa ''[[Ebro]]'' ibaiaren izenetik datorrela, eta Ebro ibaiaren ingurua dela juduen sorburua; ''[[Europa]]'' izena ere ''Ebro'' izenetik datorrela; eta abar.
32. lerroa:
[[2004]]an, Fundación de Occidente fundazioa sortu zuen, fundazioari bere ondasun guztiak emanda,<ref>[http://www.boe.es/boe/dias/2004/10/29/pdfs/A35866-35867.pdf Fundación de Occidente fundazioaren erregistroa], Espainiako Aldizkari Ofizialean.</ref> «Europako eta, ondorioz, mundu osoko kultura eta turismo ibilbide handiena eta aberatsena» sortu, gizarteratu eta sustatzeko asmoz. Ibilbide horren erdigunea Iberiar penintsulako Kantauri itsasoaren kostaldea da, baina inguruko lurrak ere hartzen ditu.<ref>[http://www.fundaciondeoccidente.org/fundacion.htm «Fundación de Occidente»], fundazio horren webgunean.</ref>
 
[[2006]]ko [[abenduaren 29]]an [[Kantabria]]ko Justizia Epaitegi Gorenean salaketa jarri zuen Kantabriako presidente eta presidenteordearen aurka, hala nola [[Santander]]reko alkatearen aurka, SantanderrekoSantanderko ''La Remonta'' delako orubean aurrera eraman nahi duten txikizio kulturala dela eta.
 
[[Bihotz]]eko bi operazio larri egin dizkiote, azkena [[2008]]ko [[maiatzaren 13]]an.
 
== Teoriak ==
[[Fitxategi:Landsat Bahia Santander.jpg|250px|thumb|[[Santander]]rekoko badia, ''[[homoHomo sapiens]]aren''en sorlekuaren puntu garrantzitsuenetakoa, Ribero-Menesesen teorietako baten arabera.]]
 
[[Fitxategi:Franco-Cantabrian region.gif|250px|thumb|[[Labar-pintura|Labar artearen]] esparru frantziar-kantabriarra. Ribero-Menesesek iritzi dio ez dela horrelako altxor [[arkeologia|arkeologikorik]] mundu osoan, eta horrek aipatutako eremuaren antzinakotasuna erakusten omen du.]]
51. lerroa:
Eremu horretan kokatzen du, [[hizkuntza]]ren jaiotza ez ezik, [[medikuntza]]rena, [[musika]]rena eta [[arkitektura]]rena ere. Are gehiago, Ribero-Menesesek Santanderren kokatu du gizakiak eraikitako lehen [[tenplu]]a, ''La Remonta'' edo ''Campo Giron'' delako partzelan, hain zuzen ere.
 
[[Atlantida]] mitikoaren kokagunea —gizaki guztion arbasoen egoitza, alegia— [[Asturies]]ko [[Llanes]] aurrean omen zeuden uharte batzuetan kokatzen du (duela urte batzuk, ordea, SantanderrekoSantanderko badian ezartzen zuen), gaur egun [[Bizkaiko golkoa]]ren urpean dagoela ziurtatuz. Uharte horiek [[Estrabon]]ek eta [[Ptolomeo]]k aipatutako ''Cassiterides'' uharte mitikoak izango lirateke. Zona horretan, [[Ribadesella]] parean, ''El Cachucho'' izeneko [[Itsaspeko mendi|itsas-mendia]] dago, espainiar estatuko lehen natura itsas-parkea izango dena.<ref>{{es}} [http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/2007/02/21/160135.php ''El Cachucho'' itsas-mendia ''www.consumer.es'' webgunean]</ref>
 
[[1984]]. urtetik ari da aipatutako tesiok ikuspuntu guztietatik garatzen eta azaltzen. [[Euskal Herria]]n bere ideiak plazaratzeko hitzaldi ugari eman ditu —gehienak [[Agiñalde Kultur Elkartea]]k antolatuta—, besteak beste [[Villabona]]n, [[Donostia]]n, [[Durango]]n, [[Bilbo]]n eta [[Lazkao]]n. Era berean, Mikoleta, Euzko Izaera dala ta, Bizi-Hitza eta ENA elkarteek antolaturiko Euskararen Jatorriaren II. Biltzarrean parte hartu zuen, [[2006]]an, «El carácter autóctono y origen Prehistórico del Ezkara o Euskera» izenburuko hitzaldiarekin,<ref>[http://euskararenjatorria.net/?page_id=82 Euskararen Jatorriaren II. Biltzarreko egitaraua.]</ref><ref>{{es}} [http://www.euskararenjatorria.eu/1-RiberoMeneses.pdf Ribero-Menesesen hitzaldia Euskararen Jatorria biltzarrean]</ref> gaur egungo zientzietako teoria nagusien erabat kontrako hipotesiak darabiltzaten beste zenbait hizlari lagun zituela: besteak beste, [[Vahan Sarkisian]] (armenierak eta euskarak jatorri bera dutela zioen), Jose Luis Aleman Marti (biltzarrean aurkeztutako lanean adierazi zuenez,<ref>Jose Luis Aleman Marti: [http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2010/04/27-JoseLuis_Aleman.pdf «Elengoa, el lenguaje de los Cielos»].</ref> duela 8000 urteko euskal hizkuntza —berak ''elengoa'' edo ''zeruetako hizkuntza'' esaten dio— berreraikitzen ari da, XX. mendearen erdialdeko euskara deskribatzen duten euskara-gaztelania hiztegiak erabiliz) eta [[Antonio Arnaiz Villena]] (iberoa, guantxea, bereberea, antzinako egiptoera, armeniera, georgiera, hitita, etruskoa, minoikoa eta beste hizkuntza batzuk euskararen familiakoak direla esan zuen biltzarrean<ref>Antonio Arnaiz Villena: [https://docs.google.com/viewer?url=http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2010/04/29-Antonio_Arnaiz.pdf «Lectura de la lengua ibérica»].</ref>). [[Ricardo Gómez]]en esanetan, Iraide Ibarretxeren lan aipagarria izan ezik, biltzar hartako lan guztiak «zinez inongo oinarri linguistikorik gabeko lanak dira. Dibertigarriak, aukeran».<ref name=ricardogomez />