Darjeeling: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.2) (robota Erantsia: gu:દાર્જિલિંગ
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
56. lerroa:
XIX menderarte Darjeeling ingurua [[Bhutan]] eta [[Sikkim]]go agintariek kontrolatu izan zuten, tartean tartean [[Nepal]]go gurkhek ere konkista saiakerak egin zituztelarik. [[1828]]an [[Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia]]ko delegazio batek, klimak erakarrita, soldadu britainiarrentzako erietxe bat eraikitzea erabaki zuen. Istilu ugari izan ziren Sikkimdarren eta britainiarren artean, tartean erietxeko zuzendaria zen Arthur Campbellen bahiketa [[1849]]an, baina [[1864]]ko Sinchula itunak bakea ekarri zuen, britainiarrek Bhutango Dooars ingurua ere eskuratu zutelarik. Pixkanaka Bengalako agintariek Kalkutako beroari ihes egiteko Darjeeling udako egoitza bihurtu zuten. Misiolari eskoziarrek britainiarrentzako eskolak sortu zituzten erietxearen inguruan eta [[1881]]ean eraiki zen trenbideak (Darjeeling Himalayan Railway) herriaren hazkundea ekarri zuen. Baina [[1899]]an lubizi handiak izan ziren eta hiria oso kaltetua gelditu zen. Ez zen berehala errekuperatu, [[1919]]an oraindik hiri azpigaratua izendatzen zuten.
 
[[1841]]ean esperimentalki landatu zen [[te]]ak arrakasta handia izan zuen eta britainiarrek gogor eusten zioten inguruari. Horregatik Indiaren independentzia iristean [[Mendebaldeko Bengala]] estatuaren barnean gelditu zen Darjeeling. Mugimendu nazionalista eta komunistak sortu ziren orduan. Nepalgo errefuxiatu ugari ere iritsi ziren gainera eta [[1961]]ean gobernuak [[nepalera]] hizkuntza koofiziala izendatu zuen bertan.
 
[[1975]]ean [[Sikkim]]ek India barnean estatu propioa lortu zuenean Darjeeling inguruak ere '''Gorkhaland''' deituko litzatekeen estatuaren aldeko apustua egin zuen, talde armatu batekin 80. hamerkadan (''Gorkha National Liberation Front'') eta politikaren bidetik XXI mendean ''Gorkhaland United Front'' alderdiarekin<ref>http://www.hinduonnet.com/thehindu/2007/11/16/stories/2007111662691500.htm</ref>.