Ramuntxo Arruiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Ramuntxo Arruiz''' (Iruñea, 1958 - Baiona, 1980ko martxoaren 26a) Iparretarrak erakunde armatuko kide bat izan zen, 1980ko martxoan Baionako supr...
(Ez dago alderik)

08:12, 23 ekaina 2011ko berrikusketa

Ramuntxo Arruiz (Iruñea, 1958 - Baiona, 1980ko martxoaren 26a) Iparretarrak erakunde armatuko kide bat izan zen, 1980ko martxoan Baionako suprefetaren kotxearen azpian lehergailu bat jartzen ari zela hil zena. Berarekin batera Txomin Olhagarai hil zen.

Biografia

Iruñea jaioa, 2 urte zituelarik bere gurasoak Baigorrira joan ziren, Frankoren erregimenaren errepresiotik ihesi. Ikasketak 16 urterekin utzi eta okindegi batean hasi zen lanean. Gero, baso lanetan ere ibili zen. Azkenik, Baionako Ontzi-Ola enpresan lan egiten bukatu zuen. Baigorrin, herri kultur mugimenduan ibili zen: Arrola dantza taldean eta Ibai-Gorri abesbatzan parte hartu zuen.


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.