Kareem Abdul-Jabbar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
70. lerroa:
 
Hurrengo 2 urteetan, Abdul-Jabbarrek ezin izan zuen Lakers zulotik atera. Lorpen onak izan zituen, baina, [[1977]]-78an, 20 partida huts egin zituen lehenengoan eskua hautsi zuelako.
 
=== 1979-1985: Magic eta Showtimea ===
[[Fitxategi:Kareem Magic Lipofsky.jpg|thumb|right|300px|Kareem Abdul-Jabbar eta Magic]]
[[1979]]an, Lakers taldeak Michigan State unibertsitateko Earvin "Magic" Johnson, 2,06 metroko basea, hartu zuen. Abdul-Jabbarrentzako beste 5 denboraldi etorriko ziren horrela. ''Showtime'' izeneko kontraeraso itzelak, [[Los Angeles Lakers|Lakers]]ak 9 titulu lortzera eraman zituen Abdul-Jabbarren azken 10 urteetan.
 
[[1980]]ean [[Los Angeles Lakers|Lakers]]ekin egindako Johnsonen lehen denboraldian, 60 partida irabazi zituzten eta 16tik 4 besterik ez zituzten galdu [[NBA]]ko txapeldun izateko bidean. 40 puntu egin eta Lakersak irabazten jarri ondoren, Abdul-Jabbarrek orkatila bihurritu zuen bosgarren partidan. 33 urteko pibotak ezin izango zuen seigarren partida jokatu eta 20 urteko nobatoak hartuko zuen bere lekua. 42 puntu, 15 errebote eta 7 asistentzia egin zituen eta [[Los Angeles Lakers|Lakers]] taldeak garaipena lortu zuen (123-107). Denboraldian, Abdul-Jabbarrek (24,8 puntu, 10,8 errebote) bere seigarren MVPa lortu zuen.
 
Abdul-Jabbar 20 puntuko batezbestekoan egon zen hurrengo 6 denboraldietan. Gero jaisten joan zen, baina ia 40 urte zituenean ere 32-35 minutu jokatzeko gai izan zen. [[Yoga]] eta arte martzialak praktikatzen zituen forma fisikoari eusteko eta meditazioa egiten zuen partidaren hasieran tentsioa jaisteko. [[Bruce Lee]] bera izan zuen arte martzialetan maisu eta berarekin hartu zuen parte ''Game of Death'' filman.
 
[[1984]]ko [[apirilaren 5]]ean, [[Utah Jazz]]en aurka ari ziren [[Las Vegas]]en. Abdul-Jabbarrek [[Magic Johnson]]en pase bat jaso zuen, buelta eman eta bere ''sky-hook'' madarikatu hura bota zuen uztairantz. Tiroa dotore sartu zen eta Abdul-Jabbarek bere 31.420. puntua lortu zuen, Wilt Chamberlain handia gaindituz.
 
[[1979]]-80 eta [[1988]]-89 artean, [[Los Angeles Lakers|Lakers]] taldea 10etik 8 alditan iritsi zen [[NBA]]ko finaletara. 5 titulu irabazi zituzten, Boston eta Philadelphiari bina alditan eta behin [[Detroit Pistons]]i. 38 urterekin, askok uste zuten pibot zaharra bukatuta zegoela, lehen partidan ez baitzuen 12 puntu eta 3 errebote besterik lortu. Celtics taldeak erabat garaitu zuen Lakers (148-114). ''Memorial Dayko sarraskia'' deitu zitzaion hari.
 
Hurrengo egunetan, Abdul-Jabbarek orduak eman zituen partidaren bideoa ikusten eta entrenamendu luzeetan parte hartzen. Pat Riley entrenatzailearen ahaleginak deskantsua hartzeko aholkatuz alferrikakoak izan ziren.
 
Bigarren partidan, Abdul-Jabbarek 30 puntu, 17 errebote, 8 asistentzia eta 3 tapoi egin zituen, Lakersen garaipenean lagunduz (109-102). 6 partidetatik 4 irabazi zituen taldeak eta 30,2 puntu, 11,3 errebote, 6,5 asistentzia eta 2 tapoi izan ziren Abdul-Jabbaren promedioak. Abdul-Jabbarek errebotea hartu, botea eman eta kantxa guztia zeharkarazi zion baloiari ''sky-hook'' bat sartu arte. Final haien MVPa izango zen berriro.
 
== Kirol ibilbidea ==