Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
 
[[1969]]an, Naismith College Player of the Year irabazi zuen lehena izan zen. Alcindor buru, Wooden eta UCLAk hiru titulu nazionalak lortu zituzten. Eragin handiko gizona, [[1967]]tik aurrera, mateak debekatu zituzten unibertsitateko saskibaloian. UCLAn Historian graduatu zen eta, garai hartan izan zuen kornea lesio batek, betaurreko bereziak eramanaraziko zizkion betirako. Hiru denboraldietan zehar 26,4 puntu, 15,5 errebote eta 64%ko tiro portzentaia lortu zituen.
 
== Profesionala ==
=== Milwaukee Bucks ===
[[1969]]an, Milwaukee Bucksek bere bigarren denboradia besterik ez zeraman Alcindor [[NBA]]ko DRAFT aukeratu zutenean. Pibot berri batentzako garaia iritsi zen. Bill Russellek [[Boston Celtics]] taldea utzi berria zuen eta Wilt Chamberlain, ona bazen ere, 35 urtera hurbiltzen ari zen. Harlem Globetrotters taldeak milioi bat dolarreko kontratua eskaini zion, baina berak uko egin eta Bucksengana joan zen. [[1969]]-70 denboraldian, Alcindorrekin, Bucks bigarren egin zuen Ekialdean. Alcindor bera izarra izan zen liga hartan eta bigarren egin zuen berak ere puntutan, (28,8) eta hirugarren errebotetan (14,5). Lasai asko irabazi zuen Urteko Rookie ere.
 
Denboraldiaren ondorenean, Bucksek zuzen-zuzen abiatu ziren garaipenera eta 66 aldil gailendu ziren 1970-71n. Alcindorrek denboraldiko MVPa irabazi zuen eta puntu gehien sartu zituena izan zen (31,7). Erreboteetan, berriz, laugarren egin zuen (16). Milwaukeek 12-2 egin zuen playoffetan eta Baltimore Bullets ere garaitu zuen. Alcindor MVP izan zen hemen ere.
 
[[1971]]-[[1972]]ko denboraldia baino lehen, Alcindor [[Katolizismo]]tik [[Islam]]era pasatu zen eta Kareem Abdul-Jabbar (zerbitzari leial eta indartsua) izena hartu zuen. Islameko nazioaren liderretako bat zen Khalifah Hamaas Abdul Khaalisek bihurtu zuen [[Islam]]era. ''Giant Steps'' autobiografian kontatzen du prozesu osoa.
 
Urte onak zituen Milwaukeen. [[1971]]-72an ere puntu gehienak egin zituen berak (34,8) eta [[NBA]]ko MVP izan zen. Bucks taldeak berriro lortu zuen lider izatea (horrela 4 alditan!).
 
[[1973]]-74an, Abdul-Jabbarek bere hirugarren MVPa irabazi zuen eta 5 hoberenen artean kokatu zen 4 kategoriatan: 3.a puntuetan (27,0), 4.a erreboteetan (14,5), 2.a tapoietan (283) eta tiroen portzentaian bigarrena (.539).
 
[[1974]]an, Milwaukee [[NBA]]ko finaletan zen berriro, baina [[Boston Celtics]]en aurka amore eman beharrean izan zen.
 
[[1974]]-75ean, azken postuan zegoen (38-44.11).
 
Milwaukeen arrakasta izugarria izan bazuen ere, Abdul-Jabbar ez zegoen gustura bertan, kultura eta erlijio beretsuko jenderik ez baitzuen ondoan. Horregatik eskatu zuen traspasoa. [[New York Knicks]] edo [[Los Angeles Lakers]]era joan nahi zuen eta horrelaxe bidali zuten Lakersera 1975ean.
 
== Kirol ibilbidea ==
6.795

edits