Escherichia coli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: jv:Escherichia coli
38. lerroa:
E. Coli gehienak hesteetako [[saprofito]] ez-kaltegarriak badira ere, andui batzuek hainbat patologia sortzen dituzte:
 
* '''E. Coli enterotoxigenikoa (ECET)''': beherakoak eta enteritisak eragiten dituzte. Multzo honetako bakterioek "''bidaiariaren beherako''" izeneko patologia sortzen dute, ohikoa dena garapen bidean dauden herrialdeetara oporretara doazen europar eta iparramerikar turisten artean.
 
* '''E. Coli enteropatogenoa (ECEP)''': mikrobio honek beherako bortitzak eragiten ditu bularreko umeengan, eta sarritan izurriteak sortzen ditu ospitaletako amatasun-geletan. [[Europa]]n eta [[AEB]]-etan edoskitzaileen beherakoen %80a E. Coliren andui hauek eragiten dituzte.
 
* '''E. Coli enterohemorragikoa (ECEH)''': E. Coliren andui hauek ''[[Shigella|Shigella dysenteriae]]'' bakterioak ekoizten duen antzeko toxina ere sortzen dute: Vero toxina. [[Kolitis]] hemorragikoa eta [[sindrome hemolitiko-uremiko]]a eragiten dute; lehenengo patologia beherako odoltsuekin garatzen da, eta bigarrenak [[giltzurrun]]ak kaltetzen ditu eta giltzurrun-gutxiegitasuna eragiten du. E. Coli O157:H7 eta O104:H4 anduiak dira sindrome horren eragile nagusiak, eta gaitzaren jatorrian ur kutsatua eta kozinatu gabeko janariak egon ohi dira.
 
*''' E. Coli enteroinbasiboa (ECEI):''' [[disenteria]]ren antzeko gaitza eragiten du
 
* '''E. Coli uropatogenoa (ECUP)''': gernu-infekzio gehienen atzean dagoen mikrobioa da. E. Coliren andui hauek [[zistitis]]en %80 baino gehiago sortzen dute, eta emakumeak -batez ere- infektatu ohi dituzte. Haien [[birulentzia]] areagotzen duten finbriak eta hemolisinak dituzte patogeno hauek. [[Puxika]] eta [[uretra]] (zistitis) edo [[giltzurrun]]ak (pielonefritis) kaltetu ditzakete [[mikrobio]] uropatogeno hauek.
 
 
Laborategian, E. Coli patogenoen bilaketa laginetatik hartutako mikrobioak hazkuntza-ingurutik isolatzean datza lehenengo fase batean. Gero, froga antigeniko edo [[biologia molekularra]]ren tekniken bidez isolatutako E. Coliren seroaldaerak identifikatu behar dira (E. Coli O157:H7 eta O104:H4 seroaldaera patogenoak, batez ere)
 
 
== Ikus, gainera ==