«Teotihuacan»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 9 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t
| Arriskua =
}}
'''Teotihuacan''', batzuetan '''Teotihuacán''', ([[nahuatlenahuatl]]zez, ''Teōtihuácān'', «jainkoak sortu ziren lekua»<ref>''teō-'' 'jainko', ''-tiā'' (kausatiboa), ''-hua'' (pasiboa), ''-cān'' '(ekintza gertatu den) tokia'.</ref> Mexikoko Haraneko [[arkeologia|arkeologia gune]] erraldoia da, [[Kolon]]aurreko [[Amerika|Ameriketan]] eraiki ziren egitura piramidal handienetakoak dituena. Piramideez gain, Teotihuacanen bizitoki multzoak, Hildakoen Etorbidea eta horma-irudi koloretsu ezagunak ere badira.
 
Hiri [[K. a. 200]]ean sortu omen zen, [[VII. mendea|VII]]-[[VIII. mendea]]n bertan behera utzi zen arte. Gailurrean, [[1. milurtekoa]]ren lehen erdian, Teotihuacan Ameriketako hiri handiena zen, 200.000 biztanle baino gehiago baitzituen, garaiko munduko hiri populatuenetakoa. Hiri honi lotutako zibilizazioari ''Teotihuacano'' edo ''Teotihuacan'' soilik deitzen zio.
== Hiria ==
 
Hiriko etorbide zabalean ("Hildakoen Etorbidea", gaztelaniaz ''Avenida de los Muertos'', nahuatlerazkonahuatleko ''Miccoatli'' izenaren itzulpena) arkitektura zeremonial erraldoia dago, hala nola, ''Eguzkiaren piramidea'' (Ameriketako bigarren handiena, [[Cholula]]koaren atzetik) eta ''Ilargiaren piramidea''. Etorbidean barna, ''talud-tablero'' plataforma txikiagoak ere badaude. [[Azteka|Aztekek]] hilobiak zirela uste zuten, eta horregatik eman zioten izen hori etorbideari. Adituen ustez, zeremoniak egiteko plataformak ziren, gailurrean tenpluak zituztela.
 
Hiriaren antolaketa geografikoa mesoamerikar [[hirigintza]]ko adibide ona da, kokapena eta eraikinak [[Unibertso]]aren ikuspegiari jarraiki. Hiri bilbea 15.5º lerratuta dago iparraldetik ekialderantz. Teoria baten arabera, [[Eguzkia]] angelu berdinarekin igotzen da udako egun berdinean urtez urte. Biztanleek lerrokadura erabiltzen ei zuten denbora neurtzeko, zenbait erritu egiteko edo landaketak egiteko. Beste teoria baten arabera, Mesoamerikako beste hien antzera, inguruetako mendi garaienarekin lerrokatua egongo litzateke. Badirudi hau dela Teotihuacanen kasua, nahiz eta lerrokatu zeneko mendia ez dagoen ikusgai, beste mendi batek galarazten baitu<ref name="TeotihuacanHistory">{{erreferentzia|url=http://www.ourworldwonders.com/Teotihuacan/History.htm|izenburua=Teotihuacango historia}}</ref>.