Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-bozken +botoen)
V. Legegintzaldia [[Jose Antonio Ardanza]]ren azkena izan zen, politikako fronteko lehen lerroan urte gehiegi eman ondoren; haren ordez, [[Euzkadi Buru Batzar]]rak Ibarretxe hautatu zuen: Kontzertu Ekonomikoaren negoziazioaren arrakastak alde izan zuen.
 
Hauteskundeeak [[1998]]ko [[urriaren 25]]ean egin ziren. Testuinguru politikoa nabarmen aldatu zen, ez bakarrik Ardantzak berriro aurkezteko muzin egin izanagatik: izan ere, [[irailaren 17]]an, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] su-etena ezarri zuen, [[irailaren 11|11n]] [[Lizarrako Akordioa]]ren sinaduraren ostean. Hauteskundeetan, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] bozkenbotoen % 27.28 lortu zuen, [[Eusko Legebiltzar]]reko 21 eserlekurekin.
 
Ibarretxe lehendakari [[1999]]ko [[urtarrilaren 2]]an izendatu zuten, lehenengo [[araba]]rra eta historiako gazteena, 41 urte baitzituen. EAJ, [[Eusko Alkartasuna|EA]] eta [[Euskal Herritarrok]]en babesa jaso zuen. Martxoan, hiru alderdi abertzaleon arteko gobernu-hitzarmena adostu zen, eta EAJ eta EAren arteko koalizio-gobernua osatu. Akordio hartan, Euskal Herritarrokek politikaren mesedetan ekintza armatua baztertzen zela adierazi zuen.
Bere aurrean, [[Alderdi Popularra|PP]] eta [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EE]] aurkeztu ziren, konstituzionalistak deitzen zirenak, koalizio berean joan ez arren. [[Espainia]]ko hedabide nagusi guztiek babestuta, [[Jaime Mayor Oreja]]k eta [[Nicolás Redondo Terreros]]ek (bi alderdien buruak, hurrenez hurren) bat egin zuten garaiko sistema politikoa ([[Gernikako Estatutua]] eta [[1978ko Espainiako Konstituzioa]]) irmo defendatzean, eta [[terrorismo]]a amai zedin abertzaleak botere-gunetik kentzea beharrezkoa zela argudiatzean.
 
Azkenean, aldea uste baino askoz handiagoa izan zen. EAJ-EAk bozkenbotoen % 42.7 lortu zuten eta 33 eserleku (26 EAJk eta 7 EAk); Ezker Batuak, 3; PPk eta PSOEk, 32 (19 PPk, 13 PSOEk); eta Euskal Herritarrokek, 7. Gauzak horrela, [[2001]]eko [[ekainaren 1]]2an, EAJ-EA eta EBen babesarekin, Ibarretxe lehendakari hautatu zuten eta hiru alderdiok gobernua osatu.
 
Hala ere, gehiengo absolutua lortzeko bi parlamentari behar zituen gobernuak, baina modu batean edo bestean, aurrekontuak aurrera atera ziren: [[2002]]an [[Sozialista Abertzaleak]] abstenitu zen zenbait partidatan, [[2003]]an Jaime Mayor Oreja ez zen bozketara iritsi, eta [[2005]]ean parlamentari sozialista batek huts egin zuen bozkatzean.
=== VIII. Legegintzaldia (2005-2009) ===
[[Fitxategi:Elecciones al Parlamento Vasco 2005.png|thumb|350px|left|Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak, 2005ean.]]
[[2005]]eko [[apirilaren 17]]ko hauteskundeetan [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] eta [[Eusko Alkartasuna|EAk]] uste baino emaitza pobreagoak lortu zituzten: bozkenbotoen % 38.67 eta 29 eserleku. [[Ezker Batua Berdeak|Ezker Batuak]] 3 eskuratu zituen. [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EEk]] 18 parlamentari atera zituen eta [[Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista|EHAKk]], 9. [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralarrek]], eserleku bat lortuta, Eusko Legebiltzarrean sartzea lortu zuen. Ibarretxe Lehendakari EAJ, EA eta EB-Ben bozkek izendatu zuten [[ekainaren 23]]an.
 
[[2004]]ko [[martxoaren 14]]ko hauteskundeen ondorioz, [[Espainia]]ko gobernu berria zela medio, [[Madril]] eta [[Gasteiz]]en arteko hartu-emana arindu zen. Gainera, Ibarretxe Planaren polemika lausotu zen [[2006-2007ko ETAren su-etena|ETAren su-etenarekin]]. Legegintzaldi honetan, beraz, bi blokeen politikak elkarlanari utzi dio bidea ezarian-ezarian.
12.090

edits