«Fëanor»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 10 urte
(Orrialde berria: '''Fëanor''' Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Noldor klaneko elfo bat da, Finwë erregearen eta honen lehen emaztea iza...)
 
 
== Historia ==
Fëanor [[Zuhaitzen Aroa|Zuhaitzen Aro]]ko 1169. urtean jaio zen, [[Valinor]]ren. Hasiera batean Curufinwë deitua izan zen, baina bere amak Fëanáro (suzko izpiritua) deitu zuen, ondo ezagutzen baitzuen bere semearen barnean zegoen gar boteretsua. Fëanorren erditzeak horrenbeste ahuldu zuen Miriel hau azkenean hil egin zela, eta, ondorioz, behar baino lehenago [[Mandosen gelak|Mandosen geletara]] joan zela. Fëanor [[NernadelNerdanel]] jakintsuarekin ezkondu zen, honekin zazpi seme izan zituelarik: [[Maedhros]], [[Maglor]], [[Celegorm]], [[Curufin]], [[Caranthir]] eta [[Amrod]] eta [[Amras]] bikiak.
 
Fëanor elfoen eta gizakien historiaren sortzailerik handienatzat hartzen da, paregabeko trebezia eta adimen bat zuena. Bere maisulana silmarilak izan ziren, Valinorreko bi Zuhaitzak ziren Laurelin eta Telperionen argia zuten bitxiak, eta bi zuhaitzak suntsituak izan ondoren argi honek biziraun zuen toki bakarra izan zirelarik.
15.106

edits