Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (- bozka + boto )
Hala ere, gehiengo absolutua lortzeko bi parlamentari behar zituen gobernuak, baina modu batean edo bestean, aurrekontuak aurrera atera ziren: [[2002]]an [[Sozialista Abertzaleak]] abstenitu zen zenbait partidatan, [[2003]]an Jaime Mayor Oreja ez zen bozketara iritsi, eta [[2005]]ean parlamentari sozialista batek huts egin zuen bozkatzean.
 
Legegintzaldiko ekimen sonatuena [[Ibarretxe Plana]] zeritzona izan zen. Hauteskunde programan agindu bezala, garaiko egoera politikoa gainditu nahi izan zuen [[Eusko Jaurlaritza]]k. Independentismoa aldarrikatu gabe, [[Espainia]] eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]ren arteko erlazioa asoziazio askean oinarritzen zela adierazten zuen. [[Eusko Legebiltzar]]rean [[2004]]ko [[abenduaren 30]]ean onartu zen Plana, Sozialista Abertzaleen sei parlamentarietako hiruk alde bozkatu zutelako eta beste hirurek aurka. Espainiako Kongresuak, ordea, uko nabarmena egin zion planari: 313 bozkaboto kontra ([[Espainiako Langileen Alderdi Sozialista|PSOE]], [[Alderdi Popularra|PP]], [[Ezker Batua (Espainia)|Ezker Batua]], [[Coalición Canaria]] eta [[Chunta Aragonesista]]), 29 alde ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[Eusko Alkartasuna|EA]], [[Nafarroa Bai]], [[CiU]], [[ERC]] eta [[BNG]]) eta bi abstenzio (IC-V).
 
=== VIII. Legegintzaldia (2005-2009) ===
12.090

edits