Josep Lluís Carod-Rovira: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Carod Rovira 2.jpg|thumb|right|250px|Josep-Lluís Carod-Rovira ([[2007]])]]
'''Josep-Lluís Carod-Rovira''' ([[Cambrils]], [[1952]]ko [[ekainaren 7]]a) politikari [[katalunia]]rra da, [[Esquerra Republicana de Catalunya]] (ERC) alderdi ezkertiar eta independentistaren presidentea [[2004]]tik hona[[2008]]ra .
 
[[Filologia]] katalanean lizentziaturik, [[Kataluniako Generalitatea|Generalitateko]] hizkuntza eta kultura politikako hainbat arlotan egin zuen lan. Politikan, 1970eko zein 1980ko hamarkadetan Partit Socialista de Alliberament Nacional nahiz Nacionalistes d'Esquerres alderdietan aritu zen 1986 arte. Orduan, Esquerra Republicana de Catalunyan sartu zen, alderdi historiko hori independentziaren aldeko korrontean kokatu nahian. Kataluniako parlamentuan [[1988]]an sartuta, [[1989]]an alderdiaren bururako hautagaia aurkeztu zuen, baina [[Angel Colom]] atera zen irabazle.
 
Colomek, halere, [[1996]]an alderdia utzi zuen. Carod da aukeratua ordezkari orokorreko karguan. [[1999]] eta [[2003]] bitartekoko legegintzaldian ERCko burua daizan zen Kataluniako parlamentuan. 2003ko hauteskundeen ostean, Conseller en Cap (Lehen Kontseilaria) izendaturik suertatu zen [[Partit dels Socialistes de Catalunya|PSC]], [[Iniciativa per Catalunya Verds|ICV]] eta ERC hitzarmenari esker.
 
Postuan bi hilabete izan ostean, dimisioa aurkeztu zuen [[Euskadi Ta Askatasuna|ETArekin]] elkartzeagatik sortu zen polemika zela eta. Gobernua ere utzita, [[2004]]ko [[Espainia]]ko Parlamenturako hauteskundeetan ERCko zerrendaren buruan agertu zen. Diputatuaren eserlekua irabazi arren, [[Agusti Cerda]] valentziarrari laga zion, Kataluniako barneko politikara bueltatzearren. [[2004]]ko uztailean, alderdiko Batzar Nazionalean presidente hautatu zuten Carod-Rovira.
 
Bestela, Generalitateko lehendakariordea izan zen [[2006]]tik [[2010]] arte hiru alderdiko gobernuan (PSC, ICV eta ERC).
 
Azkenik, [[2011]]ko ekainean bertan behera utzi zuen bere militantzia ERCren barruan, zuzendaritzarekin edukitako ezadostasunak zirela-eta, urte hartako udal hauteskundeetan alderdiak jasotako emaitza txarrek eraginda.<ref>http://www.berria.info/albisteak/51585/carod_rovirak_erc_utzi_du.htm</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|1}}
 
==Kanpo loturak==
*{{ca}}[http://www.carod.cat/ Caroden webgune ofiziala]
 
[[Kategoria:Esquerra Republicana de Catalunya]]