Escherichia coli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Automated text replacement (-Taxotaula +taxotaula)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
29. lerroa:
 
Bakterio honen [[habitat]]a gizakia eta beste ugaztunen heste-traktua da. Gizakiak, esaterako, ehun mila milioi eta bilioi bat arteko ''E. coli'' kanporatzen ditu egunero gorotzekin. [[Heste]]etatik kanpo denbora tarte mugatu batean bizirik irauteko gai denez, bakterio hau gorotzez kutsaturiko uretan zein hondakin-uretan egon daiteke. Hori dela eta, laborategian analizaturiko ur edo janari baten laginean ''E. coli'' agertzen bada, ur edo janari horrek berriki gertatutako kutsadura fekala duela ondorioztatzen da.
 
 
== E.Coli patogenoak ==
 
[[Fitxategi:E coli at 10000x, original.jpg|thumb|right|250px|Escherichia Coliren multzo bat, mikroskopio elektronikoan ikusita (10.000 handiagotze).]]
 
 
E. Coli gehienak hesteetako [[saprofito]] ez-kaltegarriak badira ere, andui batzuek hainbat patologia sortzen dituzte:
 
* E. Coli enterotoxigenikoa (ECET): beherakoak eta enteritisak eragiten dituzte. Multzo honetako bakterioek "''bidaiariaren beherako''" izeneko patologia sortzen dute, ohikoa dena garapen bidean dauden herrialdeetara oporretara doazen europar eta iparramerikar turisten artean.
 
* E. Coli enteropatogenoa (ECEP): mikrobio honek beherako bortitzak eragiten ditu bularreko umeengan, eta sarritan izurriteak sortzen ditu ospitaletako amatasun-geletan. [[Europa]]n eta [[AEB]]-etan edoskitzaileen beherakoen %80a E. Coliren andui hauek eragiten dituzte.
 
* E. Coli enterohemorragikoa (ECEH): E. Coliren andui hauek ''[[Shigella|Shigella dysenteriae]]'' bakterioak ekoizten duen antzeko toxina ere sortzen dute: Vero toxina. [[Kolitis]] hemorragikoa eta [[sindrome hemolitiko-uremiko]]a eragiten dute; lehenengo patologia beherako odoltsuekin garatzen da, eta bigarrenak [[giltzurrun]]ak kaltetzen ditu eta giltzurrun-gutxiegitasuna eragiten du. E. Coli O157:H7 eta O104:H4 anduiak dira sindrome horren eragile nagusiak, eta gaitzaren jatorrian ur kutsatua eta kozinatu gabeko janariak egon ohi dira.
 
* E. Coli enteroinbasiboa (ECEI): [[disenteria]]ren antzeko gaitza eragiten du
 
* E. Coli uropatogenoa (ECUP): gernu-infekzio gehienen atzean dagoen mikrobioa da. E. Coliren andui hauek [[zistitis]]en %80 baino gehiago sortzen dute, eta emakumeak -batez ere- infektatu ohi dituzte. Haien [[birulentzia]] areagotzen duten finbriak eta hemolisinak dituzte patogeno hauek. [[Puxika]] eta [[uretra]] (zistitis) edo [[giltzurrun]]ak (pielonefritis) kaltetu ditzakete [[mikrobio]] uropatogeno hauek.
 
 
Laborategian, E. Coli patogenoen bilaketa laginetatik hartutako mikrobioak hazkuntza-ingurutik isolatzean datza lehenengo fase batean. Gero, froga antigeniko edo [[biologia molekularra]]ren tekniken bidez isolatutako E. Coliren seroaldaerak identifikatu behar dira (E. Coli O157:H7 eta O104:H4 seroaldaera patogenoak, batez ere)
 
 
== Ikus, gainera ==