Antoine-Jean Gros: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
30. lerroa:
2007an argitara emaniko euskarazko itzulpenean horrela irakur daiteke aipatu pasartea :
 
{{esaera2|1796ko maiatzean, frantsesak Milanen sartu eta handik hiru egunera, Gros zeritzan miniaturen margolari ero samar bat ''Servi'' [[kafe etxe]] handian egokitu zen, artean modako lekua baitzen hura Milanen. Geroztik ospe handia izango zuen Gros hori armadarekin batera etorria zen, eta kafe etxean artxidukearen balentriak baten bati kontatzen entzutean, hartu izozkien zerrenda, eta, paper hori zatar batean inprimatutako orriaren beste aldean, hantxe marraztu zuen Grosek artxidukea, gizon puska, alajaina!: frantses soldadu batek sabelean baioneta sartu artxiduke potoloari, eta, ezin sinetsiko gari kopuru handia ateratzen zitzaion hari tripatik, odolaren ordez. Txantxa edo karikatura esaten zaion zera hori ez zen gauza ezaguna despota zuri-zuhurren erresuma hartan. Zerutik jaitsitako mirari baten gisako zerbait izan zen Grosek ''Servi'' kafe etxeko mahai gainean utzitako marrazkia. Norbaitek gauez grabatu, eta hogei mila ale saldu ziren biharamunean.}}
 
'''Stendhal''', ''Parmako Kartusia'', ''[[Literatura Unibertsala Bilduma]]'', 131.zb. [[Alberdania]]-[[Elkar]], 2007. 45-46. orr. '''Jon Muñoz'''en itzulpena.