«Psikoneuroimmunologia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (r2.7.1) (robota Erantsia: de, es, fr, he, ja, nl, pt, simple, sv)
t (Robot: Cosmetic changes)
Bi dira garuna eta immunitate-sistemaren arteko lotura-motak:
 
* nerbio-loturak: psikoneuroimmunologiak frogatu du immunitate-sistemaren egitura nagusiak ([[timo]]a, [[hezur-muin]]a eta [[gongoil linfatiko]]ak), [[linfozito]]ak dituztenak, inerbatuta daudela.
 
* lotura kimikoak: nerbio-sistemak zenbait hormonen jariaketa eragiten du ([[kortisol]]a eta [[adrenalina]], besteak beste), immunitate-sistemaren gain jarduten dutenak. Horrek agerian uzten du nerbio-sistema, sistema endokrinoa eta immunitate-sistemaren arteko harreman estua.
 
 
"''Oraindik ez dugu aintzakotzat hartu nerbio-sistemak eta psikismoak organismoaren funtzionamenduan betetzen duten zeregin garrantzitsua. Nahiz eta buru-egoera batzuek hainbat gaitz sortu. Izan ere, organo askoren jarduera ([[bihotz]]a, [[birika]]k, [[heste]]ak, [[guruin]]ak, etab) nerbio-sistemari oso lotua dago. Horregatik gaixoaren buru-egoerak garrantzi handia dauka hainbat gaixotasun fisikoren sorreran''".
 
XX. mendeko 60ko hamarkadan ezarri ziren psikoneuroimmunologiaren oinarriak, saguekin egindako esperimentuetan animalien [[estres]]ak [[antigorputz]]en jaitsiera eragiten zuela frogatzerakoan <ref>Solomon, G. Moos, R. Stone, G. Fessel, W. ''Periphetal vasoconstriction induced by emotional stress in rats.'' Angiology. 1964 Aug;15:362-5</ref>. George F. Solomon psikiatrak ere nerbio-sistemak immunitate-sistemaren gain jardun zezakeela aurreratu zuen 1964an <ref>Solomon, G.F. and Moos, R.H. ''Emotions, immunity, and disease: a speculative theoretical integration.'' Archives of General Psychiatry. 1964. 11:657-674</ref>
 
== Sorrera. Ader eta Cohen-en esperimentuak ==
Ondorengo esperimentuetan [[lupus eritematoso]]a ([[gaixotasun autoimmune]]a) zuten saguekin jardun zuten. Ur azukredunen efektu immunosupresoreek saguen osasuna hobetu zuten, hilkortasun tasa gutxituz. Gizaki batekin antzeko saioa egin zuen 1986-1988 bitarteko urteetan Ader doktoreak Marette Flies-ekin, lupus eritematoso bortitza zuen ikasle gazte batekin. Emaitzak itxaropentsuak izan ziren, estimulu baldintzatu baten bitartez immunodepresioa ager zitekeelako, Maretteren osasuna hobetuz (zoritxarrez, ikasle gaztea geroago hil zen bihotzekoak jota) <ref> [http://www.behcet.es/foro/viewtopic.php?p=14195&sid=9e6ffeab8b3dc24a0d1db72ccaa0c447 psiconeuroinmunologia clínica, el caso de Marette Flies] </ref>.
 
1975az geroztik hamaika saiok frogatu dute harreman estua dagoela burua eta nerbio-sistema, immunitate-sistema eta sistema endokrinoaren artean. Saio horiek guztiek agerian jarri dute garunak erantzun immunea aldatzen duten seinaleak bidaltzen dituela, erantzun hori azkartuz (organismoa eraginkorragoa izan dadin [[infekzio]]en aurrean) edo ahulduz (gogo-aldarte negatiboak -depresioa, estresa, antsietatea- daudenean gertatzen denez). Hots, gaixotasun baten bilakabidea buru-egoera batzuen menpe dagoela <ref>Besedovsky H, Sorkin E, Felix D, Haas H. ''Hypothalamic changes during the immune response''. Eur J Immunol. 1977 May;7(5):323-5.</ref> <ref>Pert CB, Ruff MR, Weber RJ, Herkenham M. ''Neuropeptides and their receptors: a psychosomatic network''. J Immunol. 1985 Aug;135(2 Suppl):820s-826s.</ref> <ref>Locke, S., Ader, R., Besedovsky, H., Hall, N., Solomon, G., and Strom, T. ''Foundations of Psychoneuroimmunology''. New York: Aldine, 1985. ISBN 9780202251387978-0-202-25138-7</ref>
 
 
 
<references/>
 
 
[[Kategoria:Immunologia]]