Adiskidetasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
13. lerroa:
Adiskidetasunak pertsonaren bizitza bete eta aberastu egiten duela irizten bada ere, arazo etikoak planteatu ere egiten ditu: adiskideari lagundu behar zaiola zuzentzat jotzen da, baina zer egin adiskideari laguntzeak zuzenak ez diren erabakiak hartzea dakarrenean?
 
== Adiskidetasunaren printzipio eta oinarriak ==
== Definizioaren arazoa ==
 
Adiskidetasun harreman dinamikoa da, [[historia]]n zehar eta [[kultura]] batetik bestera (eta baita kultura baten baitan) aniztasun handia erakutsi duena. Nolanahi ere, adiskidetasunean konstante izaten diren printzipio zenbait badaude.
 
Lehenik eta behin, adiskidetasuna harreman aske eta borondatezkoa da, kulrua zenbaitetan adiskidetasuna belaunaldi batetik bestera jaraunsten bada ere, obligazioak sortuz <ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izena=Cucó Giner
|abizena=Josepa
|izenburua=op. cit.
|orrialdea=27}}</ref>.
 
Maitasunarekin batera aztertu bada ere, adiskidetasunak ezaugarri bereziak ditu. Hain zuzen, beste maitasun mota bat den [[amodio]]a alde bateko [[sentimendu]]a soilik izan daiteke, maite den pertsonak norbera maite duen edo ez kontuan hartu gabe; adiskidetasuna, berriz, [[harreman]] bat da, elkarrekin onartu eta osatzen dena. Horrela, [[maitemin]]a dagoela esaten da, norberak sentitzen duen maitasuna maitatuarengandik maitasunez erantzuten ez denean; adiskidetasunean, berriz, beti dago elkarren onarpena.