Adiskidetasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[File:30 mei 2009 5.jpg|thumb|right|'''Adiskidetasunak''' poza dakar.]]
 
'''Adiskidetasuna''' bi pertsona edo gehiagoren arteko atxikimenduzko erlazio mota bat da, elkarren [[begirune]] eta konfiantzan oinarritu eta bestearen ongizatea bilatzen duena. [[Maitasun]] mota bat da, baina oro har bereizi egiten dira '''adiskide''' edo lagun diren pertsonen arteko harremanak orobat maitasunezko harremanak diren [[familia]]ko lotura nahiz [[amodio]]zko harremanetatik. Sexuarekin[[Sexu]]arekin loturik ez dagoen harremana da gainera: gizonezkoen, emakumezkoen nahiz emakumezko eta gizonezkoen arteko adiskide harremanak izan daitezke.
 
Adiskidetasuna funtsezkoa da elkarbizitzarako: berari esker, lehiaren ordez elkartasun harremanak sortu, liskarrak saihestu eta izaera eta interes ezberdinak dituzten pertsonak biltzen dira. Aldi berean, poza adiskidetasunaren osagai garrantzitsua dela esaten da. [[Zibilizazio]]aren ezaugarri da, berari esker [[talde]]ak osatu taldetik sortzen delako; horrela, [[tradizio]] anitzetan adiskidetasuna jainkoen oparia dela aipatzen da. Kasu batzuetan, ordea, adiskidetasuna ez da pertsonen artekoa, gizaki eta animalien artean baizik; adibidez, gizakiaren lagunik onena dela esaten den [[txakur]] batekin.