Olivante de Laura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Olivante de Laura''' zalduneria liburu espainiar bat da, Antonio de Torquemadak idatzia eta 1564an Bartzelonan Claudi Bornatek inprimatua, nork [[Filipe II.a ...
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Olivante de Laura''' [[zalduneriazalduntza liburu]] [[espainia]]r bat da, [[Antonio de Torquemada]]k idatzia eta [[1564]]an [[Bartzelona]]n Claudi Bornatek inprimatua, nork [[Filipe II.a Espainiakoa]]ri eskaini zion. "Historia del invencible caballero Don Olivante de Laura, Príncipe de Macedonia, que por sus admirables hazañas vino a ser Emperador de Constantinopla" izenburuarekin argitaratu zen.
 
Lana lau zatitan banatutako hitzaurre luze batekin hasten da, non antzinaro bibliko eta grekoerromatarreko heroiak zein zalduneria liburuetako zaldun protagonistak agertzen diren. Testua bera hiru liburutan banatua dago, 40, 48 eta 25 atalekoak hurrenez hurren, eta Olivante de Lauraren abenturak kontatzen ditu, Aureliano Mazedoniakoa enperadorea eta honen emazte Rosiana [[Suedia]]koaren semea dena, Ipermea emakume jakintsuaren babestua, baita Lucenda printzesarekin duen maitasun harremana ere, [[Konstantinopolis]]ko enperadorearen alaba zena, norekin ezkondu egiten den. Jarraipen bat iragarriz amaitzen da, jarraipen hori sekula argitaratu ez zelarik.