Joana I.a Gaztelakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Laredo +Laredo)
t Robot: Cosmetic changes
8. lerroa:
Europan garai hartan ohitura zen bezala, Isabel eta Fernandok bere seme-alaben ezkontza guztiak negoziatu zituzten etorkizunerako irteera guztiak ondo lotuta uzteko. Joanaran kasuan, [[Erromatar Germaniar Inperio Sakratua]]ren enperadorearen semearekin, [[Maximiliano I.a Habsburgokoa]]ren semearekin, [[Filipe Ederra]]rekin ezkondu nahi izan zuten. Honela, Filipe Errege-erregina Katolikoak zituzten zenbait lurren jabe egingo zen. Joanaren ezkontzaren ondoren, [[errege-erregina katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] bere alaba [[Margarita Austriakoa]]ren eskua eskatu zioten Maximilianori, lehenengoen seme [[Joan]]ekin ezkon zedin.
 
[[1496]]ko abuztuan, Joana barkuz atera zen [[Kantabria]]ko [[Laredo (Kantabria)|LaredoLaredotik]]tik eta 31n [[Ingalaterra]]ra iritsi zen. Gaztelako Koroaren indarra erakutsi nahian, beste 131 ontzi ere baziren, nao eta karabela artean eta 15.000 gizonez osatutako tripulazioa ere bai. Ama eta senideak agurtu eta [[Flandria]] ezezagun hartara bideratu zen, etorkizunean bere senarra izango zena ezagutzera. Ibilaldiak zenbait arazo gainditu behar izan zituen, [[abuztuaren 31]]n [[Portland]]en (Ingalaterra) babestu beharrean izan zelarik. Kostaldera hurbiltzen ari zenean, berriz, 700 gizon zeramatzan ontziak talka egin zuen harri eta hare artean eta hondoratu egin zen, Joanaren jantziak eta gauza asko galduz.
 
Ditxosozko bidaia bukatu zenean, ez zuen senargaia berehala ezagutzerik lortu, [[Alemania]]n baitzegoen. Joanak aurkitu zuen Gorteak ez zuen Gaztelako Gorteekin zer ikusirik. Gaztelako giro erlijioso eta zurrunaren ordez, bukatzen ez zen festa giroan sartu zen.