Arabar bola jokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
Bola batez lau txirloko jokaldia egitea zaila eta ezohikoa izan daiteke. Bolatokiak bolatoki (bolatokien egitura dela eta, bota ohi diren txirlo kopurua ezberdina izaten da, badaude bolatoki zailagoak eta errazagoak, alegia). Hala ere, lau puntuko jokaldia, bola bakar batez, ez da ezinezkoa: bolak ''kantoia'' jotzen badu gogor, eta hau ezkerraldera, indarrez, botatzen duen bitartean, bolak kolpearen eraginez eskuinera jotzen badu ([[billar]] jokoaren antzera), bolak ''guarda'' txirloa eroraraziko du. ''Kantoiak'' erdikoa botako du, eta halaber, erdikoak ''karraka'' eroraraziko du.
 
Kontuan hartu behar da ondoko araua: bolak hormaren kontra errebotatu ondoren atzeraka doanean txirloren bat jotzen badu, eroritako txirloa ez da kontuan hartuko. Aitzitik, hormaren kontra txirloren bat errebotearen eraginez eroritako txirloak kontagarriak izango dira.
 
== Jokatzeko erak ==