Arabar bola jokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
 
== Arauak ==
Bola jaurtiki, eta taularen luzera osoa (taulatik atera gabe) zeharkatuz eratutako “v” honen aurreko erpinean dagoen txirloa bota behar da lehenengoa; hau da, ''kantoia'' bota ezean, jaurtiketa debalde izango da, zero puntu lortuko lirateke, bolen argotean ''zula'' bota dugula esango genuke. Honenbestez, ''kantoia'' bota barik beste txirloren bat eroriz gero ez luke balioko.
 
Bola jaurtitzeko unean ''parra'' izeneko taula gainean kokatu behar da jokalaria. ''Parra'' azken batean seinale bat baino ez da, zenbateko distantziaz bota behar den jakiteko (1,40 m). Ez da beharrezkoa jaurtitzeko unean bi oinak ''parra'' gainean edukitzea; izan ere, azken unean pauso bat aurrera ematen da, beti ere, oin bat ''parra'' gainean utziz, beharrezko distantzia mantenduz.