Sortzez Garbiaren eliza (Elorrio): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XVI. mendea +XVI. mendea)
t robotaren bidezko testu aldaketa -XVII. mendeko +XVII. mendeko
11. lerroa:
[[XV. mendea]]ren amaieran hasi zen eraikitzen, [[arkitektura gotiko|gotiko]] berantaren ereduei jarraituz. Estilo horretako erakusgarri ditugu portada biak. Eraikuntzaren bigarren fasea, berriz, [[Pizkundea|Pizkunde]] garaikoa da. Hiru nabeak, [[XVI. mendea]]ren erdi aldera eraikitakoak, garaiera berekoak dira, jatorrizko proiektuan besterik aurrikusten bazen ere, eta garaiera horrek berak ematen dio elizari barrualdeko argitasun berezi hori. [[Ganga|Gangen]] sorgunearen ondoan jarritako mainel joniardun erdi puntuko leihateen bitartez zabaltzen dira nabeak kanpoaldera; [[arkitektura pizkundetar|pizkundetar estiloko]] adierazgarri garbia.
 
[[Abside]] poligonala du elizak eta ekialderantz dago zuzendua. Hego-ekialdean, eta elizaren eraikinari itsatsita, [[XVII. mendemendea|XVII. mendeko]]ko oinplano karratuko dorrea dago. Guztia inguratuz (dorrearen gorputza izan ezik), elizpe jarraitua, sarbideetako portadei leku egiteko bi lekutan apurtzen dena. Sarbide horiek, bata elizaren oinetan eta bestea [[Ebanjelio]]ko aldean daude kokatuta, atondo banarekin. Gangak izar itxurako gurutzeriakoak dira eta lau zutabe zilindriko asketan eta itxiduraren kanpoko hormei atxikitako beste zenbaitetan hartzen dute oinarria. Elizaren goialdean korua dago, elizpea bezala XVII. mendean bukatu zena. Sakristia geroztikakoa da.
 
Eraikinak lau isuriko teilatua du, [[zur]]ezko habez osatutako egitura batek eutsia. Estribo batzuk ere baditu.