Lerin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robotaren bidezko testu aldaketa -XVIII. mendeko +XVIII. mendeko
t robotaren bidezko testu aldaketa -XVII. mendeko +XVII. mendeko
60. lerroa:
Jasokundeko Andre Mariaren elizak [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] jatorria du baina gaur egungo itxura [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] birmoldaketen ondorio da. Gurutze latindarreko oinarria eta gurutzezko gangadun sabaia dauzka. Korua eta sakristia [[XVIII. mendea]]n eginiko handitzean eraiki ziren, eta kanpandorrea, [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] oinarrikoa, [[XVII. mendea]]n berreraiki zen estilo [[Arkitektura barrokoa|barrokoan]].
 
Eraikinaren kanpoaldean harlanduzko hormak, horma-bularrak eta bi sarbide daude, biak bi solairuko portiko batez babesturik. Eliza barruko [[XVII. mendemendea|XVII. mendeko]]ko eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] erretaula [[Arkitektura barrokoa|barrokoen]] artean Camporredondoko Diegok eginiko erretaula nagusia nabarmentzen da.
 
Andre Maria Zuriaren baseliza [[Ega ibai]]aren ondoan dago. Eraikina adreiluz egin zen [[XVII. mendea]]ren amaieran, eta [[XX. mendea]]ren hasieran berriztu egin zen. Baselizak gurutze latindarreko oinarria dauka, gurutzadura zabalaz eta gangadun estaldurako aurrealde zuzenaz gain.
 
=== Etxeak ===
Eraikin zibilei dagokienez, armarridun etxeak eta jauregiak daude Lerinen. Haien artean, parrokia-etxea nabarmentzen da. [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] eraikin [[arkitektura barrokoa|barrokoa]] da, Foruen Plazan dagoena. Larramendi kalean, [[XVII. mendemendea|XVII. mendeko]]ko armarridun beste etxe garrantzitsu bat dago.
 
Lerin udalerriaren mugetan, [[Erdi Aroa]]n defentsarako erabilitako kobazuloak daude.