Santa Klara komentua (Azkoitia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t robotaren bidezko testu aldaketa -XIX. mendeko +XIX. mendeko
6. lerroa:
[[Santa Klara]]ren [[erretaula]] hau [[rococo]] estiloaren printzipio berriekin bat etorriz egindako lehenbizikoetakoa dugu, eta [[arkitektura]]-alorrean hainbesteko interesa eragingo zuen euskal rococoko [[oskol]] itxurako erretaulen eredu goiztiarra dugu.
 
Erretaula nagusi hau [[1740]]-42 bitartean egina da [[Inazio Ibero]]ren trazaerari jarraiki. Zortzi aldeko oina du oskol itxurako erretaula honek, eta zizailuaz, gorputz bakarraz eta hiru kaletan antolatutako erremate batez osatzen da. [[Kapitel]] konposatuko zutabe ildaskatuak ditu, apaingarri rococoez hornituak. Altzaria Jose Lizardik burututako [[jaspe]]zko [[idulki]] baten gainean kokatuta dago. Basamentuan apaingarri oparoko ateak zabaltzen dira alboetara, moldura barrokoak dituzte eta [[zutabe]]en azpiko [[mentsula]]k aingeru-buruekin apainduta daude. Erdiko kalean santutegia kokatuta dago arku lerronahasi batez inguratutako nitxoan, [[XIX. mendemendea|XIX. mendeko]]ko erretaularen atzean. Erretaularen gainean, Santa Klararen horma-konka agertzen da, kartela [[txirla]]dun bat duela gainean. Kartela hau atikoko irudiaren apala bermatuta dagoeneko [[taulamendu]]a kurbatzen da. Gorputzaren alboetako kaleetan, apaingarriz hornitutako apalen gainean, erremate [[kiribil]]dun taulamenduen barruan txertatutako [[erdi puntuko arku|erdi-puntuko]] hondoetan agertzen dira tailak. Oskolean, zutabeen bidez berezitako hiru kaleko banaketa [[giltzarri]]raino iristen diren nerbioen bidez luzatzen da. Erdiko taila horma-konka batean ageri da, errematean aingerutxo batzuk dituela eta arrokaia txirladunaz apaindua. Alboetan, irudiak [[kanpai]]- eta [[errezel]]-formako pabiloietan kokatuta daude, eta multzo osoa itxiz, giltzarriko Gloria nabarmentzen da. Erretaulak rococo estiloko apaindura du, kartela eta apaletan tarteka agertzen diren zintzilikari, pitxer, oihal, arrokaia eta aingerutxo-buruak nabarmentzen direlarik.
 
Elizako buruaren taila, Santa Klararena alegia, lehen gorputzeko horma-konkan agertzen da eta bere gainean, errematean, [[Maria|Andre Maria Sortzez Garbiaren]] irudia agertzen da. [[Ebanjelioa]]ren kalean, Santa Katalina Boloniakoaren irudia ikus daiteke, eta Santa Koletaren irudia, berriz, Epistolaren kalean. Bestalde, errematean San Bernardino Sienakoaren eta San Joan Capistranokoaren irudiak agertzen dira eta [[erlikia]]tegiaren gainean, azkenik, San Migelen irudi txiki bat, erretaula baino geroagokoa.