Alfontso I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-hiriburua +hiriburua)
t robotaren bidezko testu aldaketa -Erdi Aroa +Erdi Aroa
35. lerroa:
'''Alfontso I.a ''Borrokalaria''''' ([[1073]] – [[Poleñino]], [[1134]]ko [[irailaren 7]]a),<ref name="Ubieto1987">Ubieto Arteta, Antonio, [http://www.derechoaragones.es/es/catalogo_imagenes/grupo.cmd?path=1457&forma=&presentacion=pagina&forma=&accion_ir=Ir ''"Creación y desarrollo de la Corona de Aragón"''], [[Zaragoza]]: Anubar (Historia de Aragón), [[1987]]. ISBN 84-7013-227-X</ref> [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] eta [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko]] erregea izan zen ([[1104]] - [[1134]]).
 
Aita [[Antso V.a Nafarroakoa|Antso Ramirez]] ([[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] eta [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregea]] [[1063]] eta [[1094]] artean) eta ama [[Felizia Roucykoa]] zituen<ref>[http://www.mittelalter-genealogie.de/mittelalter/koenige/aragon/alfons_1_koenig_von_aragon_1134.html www.mittelalter-genealogie.de: Alfons I. der Streitbare]</ref>. Tronua lortu zuen [[Petri I.a Nafarroakoa|Petri I.a]] sasianaia hil zenean. [[Musulman]]en aurkako borrokan nabarmendu zen, [[Zaragoza]] konkistatu eta gero bere erresuma bikoiztuz. [[Urraka Gaztelakoa]]rekin ezkondu baitzen, aldi batean [[Gaztelako Erresuma]] gobernatu zuen. Hori zela eta [[1109]] eta [[1114]] artean «Gaztela, Toledo, Aragoi, Iruñea, Sobrarbe eta Ribagortzako errege eta [[Imperator totius Hispaniae|enperadore]]» titulua aldarrikatu zuen, nobleteriaren beraren aurkako jarrerak ezkontza baliogabetu zuen arte. Bere garaipenek sona handia eman zioten [[Erdi AroAroa]]ann zehar eta [[XIV. mende]]ko [[San Juan de la Peña]]ko Kronikak honela zioen [[nafar-aragoiera]]z: «''clamabanlo don Alfonso batallador porque en Espayna non ovo tan buen caballero que veynte nueve batallas venció''», hau da, «On Alfontso Borrokalaria deitzen zioten [[Espainia]]n hogeita bederatzi gudu irabazi zituen beste zaldizko hoberenik ez zegoelako». Bere kanpainetan [[Kordoba]], [[Granada]] eta [[Valentzia]]ko ateetan izan zen eta, besteak beste, [[Valtierrako gudua|Valtierra]], [[Cutandako gudua|Cutanda]] edo [[Cullerako gudua|Cullerako]] guduetan, [[musulman]]ak mendean hartu zituen.
 
Hiltzean bere bizitzaren pasadizorik eztabaidatuenetariko bat jazo zen: erresuma militar ordenen artean banatu zuen. Hau nobleek ez zuten onartzen eta erresuma bitan zatitu zuten, [[Ramiro II.a Aragoikoa|Ramiro II.a «Monjea»k]] [[Aragoiko Erresuma]]<ref>Corral Lafuente, José Luis. ''"Historia contada de Aragón"''. [[Zaragoza]]: Leyere Ediciones. [[2007]]. ISBN 84-932395-7-7</ref> eta [[Gartzia V.a Nafarroakoa|Gartzia Ramirez «Berrezarlea»k]] [[Iruñeko Erresuma]] jarauntsi zituzten.