Hautespen natural: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 85.60.150.177(r)en aldaketak ezabatu dira, TheklanBot(r)en azken bertsiora itzuliz.
34. lerroa:
 
Laburbilduz, esan liteke [[eboluzio]]aren prozesua [[mutazio]]ak gertatutakoan hasten dela, hauek baitira genotipo berriak sortzen dituztenak. Genotipo hauen gainean jarduten du hautespen naturalak, egokienak (ingurunera hobekien moldatzen direnak) hautatuz eta desegokienak baztertuz. Beraz, mutaziorik gabe ez dago eboluziorik, baina azken finean eboluzioaren norabidea finkatzen duena hautespen naturala da: honek ez du genotipo berririk sortzen, baina egokienen biziraupena eragiten du.
 
 
1. Sarrera
Eboluzioaren frogek demostratzen dute espezieak denboran erlazionaturik daudela. Oraingo espezieak aldaketak izan zituzten aurreko beste espezie batzuetatik datoz. Baina nola gertatzen dira aldaketa horiek? Zergatik gertatzen dira? Zenbat denbora edo zein baldintza dira beharrezkoak espezie berri bat sortzeko? Galdera horien erantzunak jatorri zientifikoa XIX. mendean duten teoria eboluzionistetan daude.
Horregatik, lan honetan teoria horien inguruko informazioa biltzen ahaleginduko gara; lana ahalik eta sendoena eta ulerterrazena izan dadin. Beste alde batetik, teoria ezagunenak alderatuko ditugu beraien arteko desberdintasun aipagarrienak azalduz. Teoriaren batek akatsak dituen ere aztertuko dugu, eta gaur egunean, zein teoria eboluzionistetan oinarritzen garen ikusiko dugu; izan ere, beharbada oraindik teorilari haietako baten teorian oinarritzen baikara.
Lan honetan, batez ere, Charles Darwinen eta Alfred Wallacen teorian arituko gara lanean, eta hauek izango dira gehien aztertuko ditugun alorrak. Alfred Russell Wallace eta Charles Robert Darwin nor bere aldetik baina batera heldu ziren eboluzioaren mekanismoari buruzko ondorio berera eta, beraz, bidezkoa da teoriaren autoretza biei aitortzea.
Hautespen naturala, beraz, aldaketa ebolutiboa eragiteko kapaza diren prozesu horietako bat da. Gizaki garaikidea aldaketak gertatzen diren azkartasunen eraginez bizi da eta eraldaketak etengabe gertatzen dira gizarte bizitzaren alor guztietan. Gertakari hau guztiz harrigarria da aurrerapen teknologiko eta zientifikoaren esparruan, non belaunaldien aldaketen eta ezagutzaren inguruko aplikazio berrien abiadurak dena gainditzen du; ez bakarrik gure ulermena, baita gure harridura gaitasuna ere.
 
 
 
 
 
 
 
2. HAUTESPEN NATURALA
Hautespen naturala espezieen eboluzioaren mekanismoetako bat da, populazio biologiko baten barneko genotipoen ugalketa diferentziala. Hasiera batean Charles Darwinek formulatu zuen, nahiz eta ia aldi berean Alfred Russel Wallacek ere ideia berera iritsi. Gerora egungo eboluzioaren teorian sartu zen. Biologia ebolutiboan espezieen jatorriaren eta hauek ingurunera moldatzearen arrazoi nagusitzat hartzen da.
2.1. Hautespen Naturalaren ideia klasikoa
Hautespen naturalaren formulazio klasikoak dio inguruneko baldintzek espezie bateko kide jakin batzuen biziraupena bultzatuko duela, eta beste kasu batzuetan, ezaugarri jakin batzuk oztopo izango direla ingurunean bizirauteko. Bizirauteko aukera gehiago izateak, jakina, hauek ugalketarako aukera gehiago izatea dakar, eta hauen ezaugarriak ondorengo belaunaldietan agertzeko aukera handitzea. Darwinek hautespen naturala proposatu zuen eboluzio biologikoa azaltzeko modu gisa, eta hiru printzipiotan datza:
1. Aldakortasun printzipioa
2. Egokitzapen printzipioa
3. Ondoretasun printzipioa
Organismo baten ondorengoen artean ausazko aldaketa batzuk daude, hein batean heredagarriak direnak. Aldaketa horiek biziraupenerako eta ugalketarako aukeretan ezberdintasunak sortzen ditu (inguruneak inposatuak) ezaugarri jakin batzuk populazioan zabalduko direlarik, eta beste zenbait desagertu egingo direlarik. Aldaketa hauek, belaunaldiz belaunaldi metatuz gero, fenomeno ebolutiboak sortuko lituzkete.
Aldakortasuna
Egokitzapena
Ondoretasuna
2.2. Hautespena eta biziraupena
Hautespen naturala biziraupen eta birsorkuntzan dauden ezberdintasunak direla-eta sortzen da. Hilkortasun diferentzia deritzo indibiduoen bizirautea euren birsortzen adinaren arabera. Mutazioak eta jito genetikoa ausazkoak diren arren, hautespen naturala ez da eta normalean hobekuntzak aurkezten dituzten mutazioak aukeratzen direla. Adibidez, dado bat jaurtikitzen badugu hau ausazkoa izango da, baina bi dadoen arteko zenbakirik altuena hartzen badugu hau ez da ausazkoa. Hau dela eta eboluzioa oso lotuta dago ekologiaren ikerketarekin.
Hautespen naturala bi esparrutan banatu daiteke: hautespen ekologikoa gertatuko da bizirauten duten izakiak birsortu eta euren geneen ugaritasuna handiagotzen denean gene guztien artean; hautespen sexuala gertatzen da izaki bat beste sexuarekiko interesgarriagoa denean hainbat faktore direla eta, eta horrek ere igoko ditu hainbat generen frekuentziak.
Hautespen naturalak mutazioetan eragiten du modu ezberdinetan. Normalki modurik normalena hautespena estabilizatzea da, mutazio txarren frekunetzia txikituz. Beste hautespen mota batek hautespen direkzionala barne hartzen du, mutazio onuragarrien frekuentzia handiagotuz, eta hautespen artifiziala, gizakiok egiten duguna hainbat espezieren arraza eta barietaterekin.
Hautespen naturalaren prozesuarekin organismoak euren ingurunera hobeto moldatzen dira denboran zehar. Hala ere ingurunea aldakorra izan daitekeenez onura horiek beti egongo dira zalantzan eta momentu batean hobekuntza bat dena etorkizunean zailtasun bat izan daiteke.
 
 
 
 
 
 
 
3. Bizitzaren sorrera: Eboluzioaren teoria
Bizitzaren ezaugarria bere dibertsitatea da, eta hori argi eta garbi geratzen da izaki bizidunetan ageri diren hainbat eta hainbat forma, egitura, mota eta eginkizunetan. Aldi berean, aniztasun ikaragarri horren aurrean uniformetasun-irizpide bat ere igar daiteke alderdirik funtsezko eta oinarrizkoenetan, esaterako erreakzio kimikoetan, ugalketa-sistemetan, zelulen antolamenduan edo mekanismo genetikoetan. Eboluzioaren teoriak bi ezaugarri horiek bateratzen ditu, izaki bizidunak oinarrizko bizi-forma baten ondorengo gisa aurkeztuz.
3.1. Fijismoa eta eboluzionismoa
 Fijismoaren arabera, espezieak aldagaitz iraun dute sorreraz geroztik, horien artean ahaidetasunik dagoenik ukatuz. Naturaren irudi immobilista hori defendatu duten zientzialari aipagarrienak Linneo eta Cuvier izan dira.
 Eboluzionismoaren ustez badago eboluzio-prozesu bat, eta horren arabera, izaki bizidunak dibertsifikatzen joan dira arbaso batetik abiatuta. Eboluzioaren teoriak eboluzioaren egitatea egiaztatzen du, horren historia kontatzen du eta arrazoiak azaltzen saiatzen da, horretan diharduten mekanismo biologikoak deszifratuz. Zientzialari guztiek onartzen dute, gaur egun, eboluzioaren teoria; eztabaida, beraz, ez da eboluziorik badagoen ala ez, baizik eta hori nola gertatzen den.
3.2. Eboluzionismoa Lamarcken arabera
Behar hainbat landutako lehen teoria eboluzionista Jean-Baptiste de Monet frantziarrak, Lamarcken jarraitzaile batek, aurkeztu zuen 1809. urtean. Lamarcken ideia nagusiak honela laburbil ditzakegu:
 Inguruneak karaktereen aldaketak eragiten ditu: inguruneko baldintzak aldatu egiten dira denboran.
 Eginkizunak organoa sortzen du: jokabide berriek organo jakin batzuk garatzea eragiten dute.
 Beretutako karaktereen herentzia: inguruneak eragindako aldakuntza horiek ondorengoei transmititzen zaizkie.
Lamarckek, beraz, uste zuen beharrak eragiten zituela eboluzio-aldaketa horiek. Horiek gertatu ondoren, aldaketa horiek heredagarriak izango ziren.
XX. mendeko korronte lamarckista (neolamarckismoa), beretutako karaktereen herentziaren printzipioak eta genetika uztartzen saiatuko da: mutazioak ez dira halabeharrez gertatzen, baizik eta ingurunera egokitzeko ahaleginak eragindako aldaketekin loturik daude. Nolanahi ere, egungo zientzialari gehienek uste dute ezinezkoa dela ahalegin indibidual baten bidez beretutako karakter batek ADN aldatzea eta oinordeko bihurtzea.
3.3. Eboluzionismoa Darwinen arabera
1859. urtean, Charles Darwin ingelesak eboluzioaren teoria berri bat proposatu zuen, Espezieen jatorria izeneko bere liburuan jasoa. Urtebete lehenago, artikulu-sorta bat argitaratu zuen Alfred Wallacerekin batera. Beste ikerlari honek ere Darwinen ondorio berak lortu zituen bere aldetik. Hautespen naturalak oso interpretazio desberdinak izan ditu sinesmen, interes edo ideologia ezberdinetatik, baina Darwinek proposatutako arrazoibide zientifikoa hau izan zen:
1. Izaki bizidunen populazioek banakako aldaera bereizgarriak izaten dituzte, espezie berekoak izan arren elkarrengandik bereizten dituztenak.
2. Banakako ezberdintasun horiek, hainbat kasutan, heredagarriak dira. Darwinen ustez, bi motatako ezberdintasun heredagarriak daude: Inguruneak zuzenki eragindako ezberdintasunak (bere teoriak duen akatsa) eta berezko aldaketak, adibidez, animalien populazio batean hanka laburragoak dituzten banakoak agertzea. Aldaketa horiek ingurunearen aldaketara egokitzeko aukera ematen diete organismoei. Aldaketen emaitzari egokitzapena deitzen zaio.
3. Populazioek hazteko gaitasun handia duten arren, beren banako kopurua nahiko egonkor mantentzen da belaunaldiz belaunaldi. Darwinek, banakako kopuru handia bizitzaren hasierako etapetan hiltzen zela egiaztatu zuen. Haren aurrean Darwinek, heriotzaren arrazoia zoria ote zen pentsatu zuen. Galdera horiei erantzun nahian, “existentziarako borrokaren” ideia asmatu zuen, baliabide mugatuak eskuratzeko estrategia multzo bezala ulertuta: hau da, ingurunera hobekien egokitzen direnek bakarrik bizirauten dute.
Laburbilduz, hautespen naturalak ez du aldaerarik baldintzatzen edo eragiten: belaunaldi bakoitzean ageri direnen artean hautatu baino ez du egiten. Darwinek proposatutako eboluzio-mekanismoak ondorengo ideia hauetan laburbil daitezke:
 Espezie bateko indibiduo guztiak ez dira berdin-berdinak. Ondorengotzaren aldakortasun bat badago, genetikoki transmititzen dena.
 Indibiduoen artean bizirik irauteko borroka dago, eta indibiduorik egokienak izatea eragiten duten bariazioen jabeak bakarrik irauten dute (egokienaren bizi-iraupena). Era horretan, bariazio egokienak gordetzen dira. Ideia horri hautespen naturala esan zitzaion.
 Moldakortasun-bereizgarriak pilatzeak espezie batzuetatik besteetarako aldaketa hori eragingo du.
Aldakortasunaren jatorria eta horren transmisio hereditarioaren mekanismoak azalduko lituzkeen fundamentu genetikorik gabe plazaratu zen teoria hau. Mendelek herentziari buruz urte batzuk lehenago egindako lanak oharkabean igaro ziren zientzialari gehienentzako. Lan horiek berriro aurkitu izanari esker, ordea, Darwinen teoriak zenbait aldakuntza jasan zituen, genetikaren ulermenean oinarriturik, eta horrela, neodarwinismoa edo eboluzioaren teoria sintetikoa sortu zen.
Eboluzioaren teoria sintetikoak genetika mendelianoa eta Darwin-en hautespen naturala bateratzen ditu, eta gainera, honako mekanismoak proposatzen ditu:
• Populazioetan bada aldakortasun genetiko bat, mutazio bidez eta birkonbinazio genetikoaren prozesuen bidez sortua.
• Hautespen naturalak ezabatu egiten ditu beren informazio genetikoagatik hain egokiak ez diren indibiduoak. Moldakortasun-balioa duten eta genetikoki zehazturik dauden ezaugarri horiek hautatu eta hurrengo belaunaldiari transmititzen zaizkio.
• Espezieak oinarri genetiko komuna duten populazio-multzoak dira, eta elkarren artean ugaltzeko gaitasuna dutenak. Geneak, mutazio bidez edo birkonbinazio bidez gerta daitezkeen konbinazio berriekin, hautespen natural horren eraginpean daude, eta une bakoitzean populazioen ezaugarriak erabakitzen ditu, ingurumen-baldintzen arabera.
3.4. Darwinen teoriaren akatsa
Inguruneak zuzenki eragindako ezberdintasun heredagarri mota bat bazegoela onartzean, Darwinek, Lamarckek bezala, jasotako ezaugarri jakin batzuk heredagarriak izateko posibilitatea onartzen zuen. Eta hori zen teoriak orduan zituen akatsetako bat, geroago konponduko zena, garai hartan genetika zientzia bezala ez baitzen artean jaio. Horren adibideak hegazti batzuen lumadiaren kolorea, dietak mugatzen zuena, eta lur elkorretan hazten diren landareen tamaina ziren.
3.5. Darwinen ekarpenak eta Beagle itsasontzia
XIX. mendean, Darwinen gainean, zientzia behaketak gidatu behar zuela pentsatzen zen. Horrela, zientziak datuak aurretiko inolako hipotesi edo teoriarik gabe bildu behar zituen eta handik eratu behar ziren hipotesi eta teoriak. Beagle belaontzian egindako Lurraren itzulian zehar, Darwinek espezie bereko populazioek erakusten zituzten aldaeren kopuru ikaragarria ikusi zuen eta, harekin batera, hazteko zuten ahalmen handia eta elikagaien urritasunak nola mugatzen zuen ahalmen hori. Behaketa haiek oso baliagarri izan zitzaizkion bere teoria demostratzeko.
Gaur egun oso gauza jakina da datu edo egitate erreal bat modu ezberdin askotan ikus daitekeela, behatzaileak dituen ideien arabera. Nolabait teoriak behaketa gidatzen duela esaten da.
Darwinen metodoa (geroago metodo hipotetiko-deduktiboa deituko zenaren bertsioa) eta gaur egungo teoriek zientziaren izaeraren oinarritzat hartzen dutena hurbil daude. Adibide gia: “Behaketa bat, nolabait balioa edukitzeko, ikuspuntu bat sendotzeko edo errefusatzeko egin behar da”. Hortaz, behaketak ideia edo hipotesi bat frogatzeko edo gezurtatzeko baliagarriak izan behar dira. Hutsune bat behatzeak ez du ezertarako balio.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
4. CHARLES ROBERT DARWIN
Naturalista eta biologo ingeles hau Shrewsbury-n (Shropshire-n) jaio zen 1809. urteko otsailaren 12an. Aita medikua zuen eta aitona Erasmus Darwin mediku eta poeta famatua.
Gaztetan Charles Darwin ez zen ezertan nabarmendu. Lehenbizi medikuntza ikastera bidali zuten, baina lanbide horretarako joerarik ez zuen erakutsi. Gero apaiz anglikano izateko asmoz teologia ikasten saiatu zen, baina apaizgorako zaletasunak joan egin zitzaizkion azkenean, aldi berean Natur Zientzietarakoak bere baitan indar hartu zutelarik.
1831. urtean Beagle izeneko itsasontzia munduari itzuli osoa emateko prest zegoen eta ikerketa zientifikoak egiteko bidaia hartan naturalista gisa joan zedin leku bat eskaini zioten Darwini. Darwinen aitak semeari ez zion joaten utzi nahi, baina osaba Josiah Wedgwood-ek auzian parte hartu zuen eta Darwin azkenean munduan zehar abiatu zen Beagle ontzian. Itsasoan asko sufritu zuen noiznahi mareatuta ibiltzen zelako. Baliteke gainera orduan tripanosomiasi izeneko gaitza harrapatzea, zeren eta gero bere bizitzan izan zituen sintoma kronikoek horixe adierazten baitzuten. Dena dela, Danwinek bost urteko bidaia osoa burutu zuen; biologiaren historian sekula izan den bidaiarik garrantzitsuena dudarik gabe. Bidaian Hegoamerikako kostan desplazatu ahala, espezieak poliki-poliki aldatu egiten zirela ikusi zuen. Galapagos artxipelagoko irletan bost aste eman zituen eta hango animaliez egindako ikerketak izan ziren gero garatuko zuen teoriaren funtsa.
Irla bolkaniko haiek Ekuadorreko kostatik mila kilometro ingurura zeuden eta bertan dortoka erraldoiak aurkitu zituen. Garrantzi berezia bertako txori batzuek izan zuten ordea; txonta izenekoek. Irla horietako txontak berdintsuak ziren, baina berdinak ez. Gutxienez hamalau espezie zeuden, bata bestearengandik zerbait desberdintzen zirelarik. Txonta-mota haiek kontinentean eta munduan beste inon ez zeuden eta hamalau espezie desberdin haien ekintza bereziren batez han sortu zirela esateak ez zirudien arrazoizkoa. Darwinek beste era batera pentsatu zuen. Kontinentean txonta haien antzeko beste espezie batzuk bazeudenez gero, haiek kolonizatuko zituzten irlak eta gero ondorengoek eboluzioari esker forma desberdinak hartuko zituzten.
Ondorengo eboluzioa zergatik gertatu zen ez zekien Darwinek 1836. urtean bidaia amaitu zenean. Ingalaterrara itzulitakoan bidaiari buruzko liburu naturalista bat prestatu zuen eta koralezko arrezifeez ere bai beste bat. Arrezifeak koralen eskeletoak pilatuta sortu zirela iradoki zuen, aldi berean itsasoaren hondoa jaitsi zatekeelarik. Arrakasta handia izan zuen teoria hark.
Darwin 1839. urtean bere lehengusina Emma Wedgwood-ekin ezkondu zen. Garai hartan Londresen zuen bizilekua eta han Geologi Elkarteko idazkari izan zen. Darwinek Malthus-ek biztanleriaz egindako liburu famatua irakurria zuen ordurako. Hark zioenez, gizakien kopurua janariena baino azkarrago ari zen ugaltzen eta azkenean biztanleriak murriztu beharra edukiko zuen gosez, gaitzez ala gerraz.
Darwinek ideia hori edozein izakiri aplikatzea pentsatu zuen. Lehenengo suntsituko zirenak janaria lortzeko lehian abantailarik gutxien zutenak izango ziren. Galapagos irletan adibidez, haziak bilatu eta jateko txonta egokienek iraungo zuten eta besteak hil egingo ziren. Baina zer gertatuko litzateke txonta batzuk hazi handiagoak ala intsektuak jateko gai balira? Gaitasun berri hori zutenek iraun egingo zuten eta besteak desagertu egingo ziren. Naturak, hautespen naturalaren bidez espezie batzuk aukeratu egingo zituen, beste batzuk baztertuz. Eboluzioa esplikatzeko arrazoi nagusia hautespena zela konturatu zen Darwin.
Darwinek urte asko eman zituen bere teoria lantzen eta froga gisa datuak biltzen. Bere lagunek bazekiten zertan ari zen eta eboluzioaren ideia biologoen artean gero eta gehiago entzuten zenez gero, bere lagun Lyell geologoak liburu bat argitara zezan eskatu zion. Alfred Wallace naturalistak gainera, Darwinen ideia berdintsuak adierazten zituen lan bat idatzi berria zen.
"Linnaean Society" elkarteko aldizkarian Wallace eta Darwinen artikulu bana argitaratu zen eboluzioaren teoriaz 1858.ean. Darwinek ordea, 1859.ean bere liburu famatuena eman zuen argitara: On the Origin of Species (Espezieen jatorria) izenekoa. Argitaratutako egunean agortu ziren liburu guztiak eta hurrengo berrargitarapenak ere berehala erosi zituen jendeak.
Darwinek liburua plazaratu orduko, eztabaida luze bati eman zitzaion hasiera. Bibliak zioenari Darwinen teoriak kontra egiten ziola pentsatu zuten batzuek; erlijioarentzat galgarria zela, alegia. Darwinek eboluzio-teoria ez zion zuzenean gizakiari aplikatu bere liburuan, baina irakurleek landare eta animaliez zioena gizakien jatorriaz lotzen zuten.
Zientzilari zein ez-zientzilarien arteko eztabaida mingotsak urteetan luzatu ziren, baina Darwinek ez zuen haietan zuzenean parte hartu. Hark datu eta frogak biltzen segitu zuen eta 1871.ean The Descent of Man (Gizonaren deszendentzia) izeneko liburua argitaratu zuen.
1882. urteko apirilaren 19an hil zen Darwin Londres ondoko Down herrian. Eztabaidak eztabaida, ordurako bere hautespen naturalezko eboluzio-teoriak bide luzea ibilia zuen eta pertsonaia ospetsu gisa Westminster abadian ehortzi zuten, Newton, Faraday eta bere lagun Lyell-en ondoan.
 
 
5. ALFRED RUSSEL WALLACE
 
Alfred Russel Wallace 1823.urteko urtarrilaren 8an jaio zen geografo eta naturalista ingelesa izan zen. Hautespen naturalaren kontzeptua ikertzearren da famatua gaur egun, eta teoria biologikoan oinarritzen da, Darwinen teoriatik pixka bat aldenduta.
Eboluzioaren eta Darwinen izenak estuki lotuta badaude ere, ez zen Darwin izan hautespen naturalaren teoria argitara ateratzen lehena. Lan hau biek bien arteko lankidetzan argitaratu zuten. Denbora bazen ere Darwinek hautespen naturalean oinarritzen zen teoria eboluzionista argitu nahi zuela, hain justu argitaratzera zioan egunean Wallacen gutun bat jaso zuen, non bertan ia bere teoriaren antzekoa zen beste bat azaltzen zion. Hain ziren antzekoak, non Darwinek eta Wallacek mezu bateratu bat idatzi zuten 1858an Linnean Society-ra.
Bere bizitzan zehar, Wallacek eboluzioaren teoria defendatzen jarraitu zuen elizaren kontraesanean, nahiz eta bere ideiek Darwinenekin alde txiki bat izan. Berak zioen existentziarako borrokan hobekien garatutakoaren biziraupena zela faktorerik garrantzitsuena, eta Darwinek ez zuen ideia hau bere iritziarekin bateratzen. Wallacek baieztatzen zuen gainera, hautespen naturalak ezin zituela gizakiaren zenbait ezaugarri azaldu, besteak beste: bere inteligentzia, gorputzeko ilearen galera eta bere eskuen garapena espezializatua.
Wallace Usk herrian jaio zen, Monmouthshire-en (Britainia Haundia). Arkitektura eta topografia ikasketak egin bazituen ere, dagoeneko 20 urterekin historia naturalaren gaineko interesa piztu zitzaion, bere azken hatsera arte iraun ziona. Hego-Amerika eta Hego-Afrikatik bidaiatzen zuen naturalista autodidaktikoa izan zen, izan ere, bere bildumarako buru edo ereduak biltzeko asmoa baitzuen. Hego-Afrikan zegoela, H.W.Bates naturalista ingelesak lagunduta, intsektuen kolore taxuketaren berdintasunean interesatu zen eta idatzi ugari dedikatu zizkion.
Bere lanik garrantzitsuena dudarik gabe, The Geographical Distribution of Animals (Animalien distribuzio geografikoa) izan zen, eta nahiz eta 1876.urtean argitaratua izan, oraindik ere, zoogeografiaren lanik garrantzitsuena bezala hartzen da, gaur egun biologia arloan Wallacen lerroa deitzen zaiolarik. Lerro honek malaysiar artxipelagoa bi herrialdetan banatzen ditu, bere animalia eta landarediaren ezaugarripean. Adibidez, lerroaren ekialdean aurkituriko jatorrizko ugaztun bakarra marsupialak eta monotremak dira. Uharteen mendebaldean soilik, plazentatik datozen ugaztunak aurkitu daitezke. Wallacek ikusitakoak, ideia berri bat sorrarazi zion: Agian, beste denbora batzuetan, mendebaldeko uharteak Asiari atxikita egon zirela eta ekialdekoak Australiari lotuta. Wallacen lerroak iparraldetik Borneo eta Sulawesi irlen artetik igarotzen da, eta hegoaldetik Bali eta Lombok irlen artetik.
Bere pentsaera pribilegiatuek, eboluzioaren arazoak ikertzera eraman zuten Wallace, txoriek beraien habiak eraikitzearen inguruan adibidez – hau da, zein puntura arte iristen da inteligentzia - , espezie berdineko sexu ezberdinen arteko kolore desberdintasunen arrazoia, gizakia eta bere eboluzioa.
Bere bizitzaren azkenean, txertoen erabileraren aurkari kementsua izan zen eta espiritista egin zen. Eboluzioaren teoriaren eta hautespen naturalaren formulazioaren paperak banatzen ahalegindu zen bere eta Darwinen artean, independienteki ezagutzera eman nahian. Parisko Geografia Elkarteak Urrezko Domina eman zion bere lanengatik eta hainbat elkarte zientifikotan hartu zuen parte. Baina Wallace 1913ko urtean hil zen.
 
== Ikus, gainera ==