Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Vergara- Espartero-Flórez.jpg|thumb|right|250px|Besarkadaren tokiaren topografia]]
 
'''Bergarako besarkada''' edo '''Bergarako hitzarmena''' [[Rafael Maroto|Maroto]] jeneral [[karlista|karlistak]] (Estatu Nagusiaren buruzagia) eta [[Baldomero Espartero|Espartero]] jeneral [[Isabel II.aren erregealdia|liberalak]] [[Bergara]]n sinatutako hitzarmenaren aurkezpen sinbolikoa da, Bergaran egindakoa [[1839]]ko [[abuztuaren 31]]n. Bi egun lehenago [[Oñati]]n sinatu zuten hitzarmena.
 
Honekin [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] [[Lehen Gerra Karlista|Lehen Gerra Karlistaren]] amaiera iritsi zen. Karlistek aldarrikapen asko galdu zituzten; batik bat, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|On Karlos]]en erregetza eta [[Antzinako Erregimena]]ren ezarketa. Honen ordez, [[Elisabet II.a Espainiakoa|Isabel II.aren]] erregealdia eta [[1837]].ko [[Espainia]]ko [[Konstituzio]]a ezarri ziren.
Honekin [[Lehen Gerra Karlista]]ren amaiera iritsi zen.
Hala ere, Espartero jeneralak [[Euskal Herriko foruak|euskal foru]]ak jarrai zitezen eskatzeko akordioa hartu zuen, eta horrela urte horretako [[urriaren 25]]ean euskal foruak baieztatzen zituen [[lege]]a onartu zen. Hala ere, lege honek foruak Espainiako instituzioei aldatzeko ahaltasuna eskaintzen zien eta gainera foruak Espainiako batasun konstituzionalaren menpe jartzen zituen. Honek kontraesan bat suposatzen zuen, eta azkenean hau izan zen [[Espainiako gobernua]]k euskal foruak deuseztatzera eraman zuena.<ref>http://www.elcorreo.com/vizcaya/20081026/vizcaya/octubre-1839-20081026.html</ref>
 
== Aurrekariak ==
Bertan hartutako erabakia, ordea, euskaldunek beren foruak mantentzeko eskubidea, hautsi egin ziren eta euskal karlistak traizionatuak izan ziren estatuarengatik zeinak foruak ezabatzeaz gain, jende ugari gartzeleratu zuen.
 
[[Lehen Gerra Karlista]] [[1833]].ean hasi zen. Gerrak aurrera egin ahala, karlisten taldean bi multzo agertu ziren. Batetik, transakziozaleak, gerra gehiegi iraun zuela uste zutenak; eta bestetik jarrera amoregaitzekoak, gerrarekin jarraitu nahi zutenak. [[Rafael Maroto]] jenerala transakziozalea zen, eta ondorioz, haren politikari aurka egiten zioten batzuk fusilatu ostean, gerraren amaiera ekarriko zuen [[Bergara]]ko hitzarmen honetan bukatuko zuten elkarrizketak hasi zituen [[Isabel II.aren erregealdia|liberalekin]].<ref>http://www.murciaeduca.es/iessaavedrafajardo/sitio/upload/Tema_11__I_Guerra_Carlista.pdf</ref><ref name="iruzkin">http://www.zaraobe.net/ikasleak/lanak/005.htm</ref>
Hitzarmena Lord [[John Hay]] almirante [[Erresuma Batua|britainiarraren]] bitartekotzari esker gauzatu ahal izan zen.
 
== Hitzarmenaren laburpena ==
 
:1. artikulua — [[Baldomero Espartero|Espartero]]k gobernuari gorteek foruak onar edo alda zitzaten gomendatzeko akordioa hartu zuen.
:2., 3., 4., 5. eta 6. artikuluak — Armada karlistan parte hartu zutenen intsigniak, lanbideak eta graduak onartzen ziren. Karlisteei armada liberalean sartzeko aukera ematen zitzaien.
:7. artikulua— [[Nafarroa]]ko eta [[Araba]]ko armadeei aurreko artikuluak zabaltzeko aukera ematen zitzaien hitzartutakoa onartzen bazuten.
:8. artikulua — Karlisten [[arma]]k, [[jantzi]]tegiak eta [[janari|bizigaiak]] Esparteroren menpe jartzen ziren.
:9. artikulua — Gatibuei, hitzartutakoa onartzen bazuten, aske geratzeko aukera ematen zitzaien.
:10. artikulua — Esparterok gobernuari –honek gorteei eskatzeko- [[alargun]]ak eta [[umezurtz]]ak bere gai har zitzan eskatzeko akordioa hartzen zuen.<ref>http://www.euskomedia.org/aunamendi/32407</ref><ref name="iruzkin" />
 
== Hitzarmenaren aurkariak ==
 
[[Karlista|Karlisten]] eta [[Apaiz|klero]]aren zati ziren askok ez zuten hitzarmena onartu eta [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|On Karlos]]ekin batera [[Frantzia]]ra alde egin zuten. Bestalde, [[Ramon Cabrera]] jeneral karlistak, hitzarmena onartu ez zuena, gerrarekin jarraitu zuen [[Maestrazgo]]ko eskualdean, [[1840]].ean garaitua izan zen arte. Hitzarmena onartu ez zutenek '''Bergarako Traizioaz''' hitz egingo zuten.
 
== Ondorioak ==
 
[[1839]].ean [[urriaren 25]]ean [[Euskal Herriko foruak|euskal foru]]ak baiztatzen zituen legea onartu zen [[Espainia]]ko gorteetan.
Lege honen testuinguruan [[1841]].ean [[Nafarroako Lege Hitzartua]] onetsi zen, zeina [[Nafarroa]]ko foruen galtzea ekarri zuen, Nafarroak halako subiranotasun maila gordez, hala ere.
1841. urtean bertan, Bergarako Besarkadan hitzartutakoaren aurka,<ref>http://www.puntubi.com/testuinguruak/bergarakohitzarmena.htm</ref> [[Baldomero Espartero|Espartero]]k (honezkero [[Espainia]]ko [[erregeorde]]a) [[Gipuzkoa]], [[Bizkaia]] eta [[Araba]]ri foruak deuseztatzeko ekimena egin zuen [[dekretu]] bidez. Hala ere, [[1844]].an, Esparteroren erregeordetzaren amaierarekin, hiru probintzia hauetan foruak mantendu ziren, [[1876]].an [[Hirugarren Gerra Karlista]]ren ostean ezeztatuak izan ziren arte.<ref>http://www.zumalakarregimuseoa.net/actividades/investigacion-y-documentacion/historia-del-siglo-xix-en-el-pais-vasco/biografias/baldomero-espartero-1793-1879</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Lehen Gerra Karlista]]
 
{{historia zirriborroa|EH}}
350

edits