«Bruselako Adierazpena»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (robotaren bidezko testu aldaketa -ETA +ETA)
t (Robot: Cosmetic changes)
Dokumentua [[2010]]eko [[martxoaren 29]]an [[Brian Currin]] [[hegoafrika]]rrak irakurri zuenetik [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] eragileen artean iritzi eta erreakzio desberdinak jaso dira.
 
[[PSOE]] eta [[PP]]ko kideek batez ere kontrako jarrera erakutsi dute; abiapuntua [[ezker abertzalea]]ren mugimendu politikoak izatea eta konpromisoak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAETAri]]ri bezala [[Espainia]]ko gobernuari ere eskatzea ez zutuzten bat ere begi onez ikusi. Zenbait kasutan bitartekari lanean aritu baino "[[Batasuna]]ren aholkulari lanak" egiten zituztela esatera heldu dira [[Rodolfo Ares]] edo [[Alfredo Pérez Rubalcaba]], adibidez<ref>[http://paulrios.net/proceso-paz/premiados-rubalcaba-batasuna/ Adierazpenak] Paul Riosen blogean.</ref>.
 
Aldiz, alderdi [[abertzale]] eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. [[Lokarri (gizarte mugimendua)|Lokarrik]] '''Bruselako Adierazpenaren''' aldeko sinadura bilketa egin du<ref>[http://www.lokarri.org/index.php/eu/egun-eta-orain/prentsa/10000-atxikimendu-bruselako-adierazpenari/ Lokarriren webgunea].</ref>.
 
[[Euskadi Ta Askatasuna|ETAETAk]]k bere [[irailaren 19]]ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-19/002/006/bruselako_adierazpenaren_ildoan_urratsak_egiteko_prest_agertu_da_eta.htm Albistea] [[Berria]]n.</ref>. [[Irailaren 23]]an [[Brian Currin|Currinek]] bi puntuko oharra bidali zuen hedabideetara; lehenak ETAren agiria sinatzaile guztiei bidali ziela zioen eta bigarrenak kontsulta eta ekarpen prozesu baten ostean ETAri erantzungo ziotela<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-24/010/006/etaren_proposamena_aztertzen_ari_dira_bruselako_agiriaren_sinatzaileak.htm ''ETAren proposamena aztertzen ari dira Bruselako agiriaren sinatzaileak''].</ref>. Hile bereko 30ean [[Paul Rios]] [[Lokarri]]ko koordinatzailearen bidez zabaldutako prentsa-oharrean Adierazpenaren sinatzaileek ETAri "aldebakarreko su-eten iraunkor eta egiaztagarria" emateko eskaria berretsi eta geroago nortzuk diren jakinaraziko den bost lagunek osatutako "Nazioarteko Harreman Talde" bat osatzea erabaki dutela publiko egin zuten<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-10-01/009/005/bruselako_adierazpenaren_sinatzaileek_su_eten_eskaera_berretsi_diote_etari.htm Albistea] [[2010]]eko [[urriaren 1]]eko [[Berria]]n.</ref>.
 
== Erreferentziak ==