Boliviako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdea 'AAAAAAAAAAA'(r)engatik ordezten
t 85.85.177.103(r)en aldaketak ezabatu dira, WikitanvirBot(r)en azken bertsiora itzuliz.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Zonnepoort_tiwanaku.jpg|thumb|250px|right|Eguzkiaren Atea ([[Tiwanaku]])]]
AAAAAAAAAAA
'''Boliviako historia''', lurralde horretan aurkitutako aztarna [[arkeologia|arkeologikoen]] arabera, gutxienez duela 12.000 urte ditu hasi zen. Kultura ugari finkatu ziren, batik bat [[Andeak|Andeetan]]. Haien artean, [[Tiwanaku kultura]] eta [[aimara]] erresumak nabarmentzen dira. Erresuma horiek [[XIII. mendea]]n [[Inka Inperioa]]k bereganatu zituen.
 
[[XV. mendea]]n, inkek inperio zabala ezarri zuten, [[espainia]]rren etorreraren aurretik. Mende horretan, aimara hizkuntza zuten gizatalde andana ([[kolla]]k, [[pakaje]]ak, [[lupaka]]k, [[omasuyo]]ak) bizi ziren Bolivian. Kollak nabarmentzen ziren, eta [[Kuzko]]ko ketxuen aurka borrokatu ziren, eskualdearen gaineko kontrola bereganatzeko. [[Patxakuti]] inkak garaitu zituen kullak, eta Boliviako goi-ordokia konkistatu zuen. Ia mende batean Inka Inperioko (Tahuantinsuyo) barruti bat osatu zuen Boliviak. Antzinako zibilizazio hauek arkitekturako monumentu handiak utzi dituzte, eta gaur egun, [[aimara]] eta [[ketxua]] hizkuntzak oso garrantzitsuak dira herrialdean.
 
Egungo Boliviara iritsi zen lehendabiziko [[europa]]rra [[Diego de Almagro]] izan zen [[1535]]ean, [[Txile]] konkistatzeko asmotan Kuzkotik abiatu ondoren. Almagro hilda, [[Francisco Pizarro]]k [[Gonzalo Pizarro|Gonzalo]] anaia bidali zuen probintzia mendean hartzeko. [[Pedro de Anzurez]] Chuquisaca (egungo [[Sucre]]) [[1538]]an fundatu zuen, [[Potosi]] [[1546]]an sortu zen, [[La Paz]] [[1548]]an eta [[Cochabamba]] [[1574]]an.
 
[[Fitxategi:Potosi2.jpg|thumb|250px|[[Potosi]]ko kale bat, [[Espainiar Inperioa]]ren garaikoa]]
Espainiako [[kolonialismo|kolonizazioak]] meatzak garatu zituen. Potosi hiria [[Amerika]]ko populatuena garai horietan (120.000 biztanle) izan zen, eta [[zilar]]rezko meatza handiak ustiatzen zituen, [[1611]]n munduko zilar ekoizlerik handienak. Boliviako lurraldea Peruko erregeordetzan barnan zegoen, baina [[1776]]n Río de la Platakora igaro zen.
 
[[Independentzia]]ren aldeko borroka [[1809]]an hasi zen, baina [[1825]]ko [[abuztuaren 6]]ra arte ez zuen eskuratu, [[Simon Bolivar]]ren armadei esker. Militar horren omenez datorkio herrialdeari izena, hasiera batean ''Bolivar Errepublika'' deitu baitzen. Boliviako urrezko garaia [[Andres de Santa Cruz]] mariskalaren eskutik etorri zen. Garai horretan ([[1829]]-[[1839]]), garapen ekonomikoa eta aurrerrapen sozial eta politikoa gertatu ziren, Boliviako historiako handienak.
 
[[1837]]an Boliviak eta Peruk herrialde bakarra osatu zuten. Txileren aurka borrokatuta, porrot erabakigarria jaso zuten boliviar-perutarrek [[Yungayko bataila]]n [[1839]]an, eta bi herrialdeen konfederazioa desegin zen. Boliviak herrialdearen zati batzuk, tartean itsasoarekin lotzen zuena, galdu zituen gerrak zirela eta, bai [[Txile]], bai [[Paraguai]], bai [[Brasil]]en aurka.
 
[[XX. mendea]]n [[estatu kolpe]] andana gertatu dira, ezegonkortasun politiko sakona sortuz. Arazo sozial, etniko eta kulturalei aurre egin nahian, [[Boliviako 1952ko Iraultza|iraultza]] piztu zen [[1952]]an. Baina [[1964]]an beste estatu kolpe batek kargutik [[Victor Paz Estenssoro]] kendu zuen, gobernu militarren beste garai bati hasiera emanez. Azkenean, [[1982]]an azken batzorde militarrak boterea galdu zuen. Hortik aurrera bozketan aukeratutako presidenteak izan dituzten Bolivian. [[XXI. mendea]]ren hasieran gobernuaren kontrako protestak areagotu ziren. [[Carlos Mesa]] presidenteak boterea utzi behar izan zuen herrialde osoko manifestaldi jendetsuengatik. Horren ondoren, [[2006]]ko [[urtarrilaren 22]]an, [[Evo Morales]] herrialdeko lehen presidente indigenaren agintaldia hasi zen.
 
[[Kategoria:Boliviako historia|*]]
 
[[da:Bolivias historie]]
[[de:Geschichte Boliviens]]
[[en:History of Bolivia]]
[[es:Historia de Bolivia]]
[[fa:پیشینه بولیوی]]
[[fi:Bolivian historia]]
[[fr:Histoire de la Bolivie]]
[[gl:Historia de Bolivia]]
[[it:Storia della Bolivia]]
[[ja:ボリビアの歴史]]
[[ka:ბოლივიის ისტორია]]
[[mk:Историја на Боливија]]
[[pt:História da Bolívia]]
[[ru:История Боливии]]
[[sv:Bolivias historia]]
[[uk:Історія Болівії]]