Inkisizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Herbehereetara +Herbehereetara )
No edit summary
106. lerroa:
[[uk:Інквізиція]]
[[zh:宗教裁判所]]
Zer da inkisizioa?
Inkisizioa heresia ezabatzeko lan egiten zuten instituzioen multzoa da. Gehienetan Eliza katolikoak babestua. Nahiz eta kalbinismoaren eta beste protestante batzuen arteko antzeko auzitegi bat egon ere. Heresia Erdi Aroan gehienean hilketarekin zigortzen zen, eta honetatik eratortzen dira beste guztiak. Erdi Aroko inkisizioa 1184.urten sortu zen Languedocen (Frantziako hegoaldean)albitarren heresiaren kontra borrokatzeko, 1249an ere Aragoiko Erresuman ere ezari zen (estatuko lehen inkisizioa izan zen) eta Aro Modernoan, Espainiar Inkisizioaren izenarekin (1478-1821) Aragoi eta Castillaren elkarketarekin hedatu zen hara; Hispaniaren kontrolpean egonik, Amerikaren eremuetara zabaldu ziren geroago Inkisizio Portugesa (1536-1821) eta Erromatar Inkisizioa (1542-1965).
Elizaren hasieran heresiagatik aplikatutako zigorrik ohikoena eskumikatzea zen. Erromatar enperadoreek kristautasuna estatuko erlijio bihurtu zuten IV.mendean, heretikoak estatuko etsai direla kontsideratzen hasten dira. San Agustinek, bere momentuan zigor fisikoa onartu zuen, nahiz eta elizak momentu hartan onartu ez.
Heresia organizatuaren berregitearekiko erantzun bezala, XII.mendean Frantziako Hegoaldean iritzi aldaketa bat sortzen da Albigar doktrina, honek ez zuen Elizaren ikuspegiarekiko ezer aman komunean ezkontzarekiko eta beste ezarpen batzuekiko. Erreakzio bezala Inozentzi III.ak gurutzada bat burutu zuen Albigarren kontra haien kontra lege batzuk aldarrikatuz. Baina azkenean ez zuten fruiturik eman.
 
Heretikoak aurkitu eta zigortzeko Eliza Katolikoak sortutako eliz-auzitegi iraunkorrari esaten zaio inkisizioa. Inozentzio III.ak sortu zuen 1215ean, heresia zapaldu eta heretikoak zigortzea helburua zuen prozedura kanonikoa.
Erakundea, ordea, Gregorio IX.ak sortu zuen 1231an, kataro edo albitarren aurka borrokatzeko. Domingotarrek hartu zuten auzitegiaren ardura. 1252an, Inozentzio IV.ak Inkisizioak prozesu eta tortura erabiltzea onartu zuen. Oso auzitegi ankerra izan zen. Erruduntzat jotakoak gogor zigortzen zituzten, zigorrik handiena sutan erreta hiltzea zen. Inkisizioa Siziliara, Napolira, Milanera, Herbereetara eta, geroago, Ameriketako kolonietara ere zabaldu zen. Heretikoa edonon aurkitu, epaitu eta zigortzeko sistema oso bat zen Inkisizioa. Kataro eta albitarren aurka eraginkorra izan zen, baina, protestantismoaren aurka, Espainia eta Italian izan ezik, ezin izan zuen ezer egin Europan.
Aragoi-Gaztelako Fernando II.a eta Isabel I.a errege-erreginen erresuma bikoitzaren batasuna fundamentalismo katolikoan oinarritu nahi izan zuten, eta horretarako, juduak eta musulmanak kristautzea eragin zuten batetik, eta heretikoak zigortzeko1478 - 1483an Inkisizioa izeneko auzitegi-berezia sortu zuten bestetik. Inkisizioak Sixto IV.ari esker izaera erlijioso-politikoa hartu zuen. Tomas de Torquemada izan zen lehen inkisidore nagusia eta Cisneros Cardinala buruetako bat. Inkisizioa aita santuaren menpe zegoen Europan, baina Fernando II.ak Gaztela eta Aragoiko erregeen menpeko lurretan, Inkisizioa bere esku jartzea lortu zuen. Juduak egotzi eta egotzarazi zituzten. Gaztela eta Aragoitik 1492an, Portugaldik 1496an, Gasteiztik 1492an eta Nafarroatik 1498an egotzitako juduek Baionan finkatu. Nafarroa Garaiari eraso egin eta konkistatu zutenean (1512) inkisizioaren aro modernoa hasi zen.
Euskal Herria lehenengo Kalagorriko tribunalaren menpe zegoen, eta gero, Logroñokoaren pean. Inkisizio modernoa tresna eraginkorra izan zen egoera politikoa kontrolpean edukitzeko, baita ere, sortu nahi zen estatu-motaren berdinkeri ideologikoaren disidentzia zigortzeko. Inkisizioaren helburua heretikoak zigortzea zen, baina "heretiko" hitzaren azpian gauza asko sar zitezkeen eta, Gaztela-Aragoiko eta Frantziako monarkiak muga Piriniotan jarri nahian ari ziren. Monarkia haren kontra zegoen guztia susmopean jarri zuten: mugak itxi zituzten, odol garbitasuna aldarrikatu zuten, hizkuntza bakarra, eliza bakarra eta jainko bakarra ezarri, eta hortik kanpoko zegoena desagerrarazi.
Espainiako Felipe II.aren garaian, 1575ean, Hego Euskal Herrian egin zen sorgin jazarpena ikaragarria izan zen. Iparraldean, berriz, Enrike IV.ak bidali zuen Lapurdira De Lancre magistratu frantziarra,1609an. Sorginen aurka egin ziren prozesu basatienak Zeberion (Bizkaia), Zugarramurdin (Nafarroa Garaia) eta Lapurdin (Iparraldea) egin ziren. XVII. mendearen hasieran Inkisizioak beste egiteko ugari bete zuen, ia beti kristau-ortodoxiaren defentsan edo aitzakian:
muga eta portuetako jende- eta liburu-trafikoaren kontrola adibidez. 1834. urtean desagertu zen behin betiko Inkisizioa eta Pio X.ak 1908an "Ofizio Santua" izeneko kongregazioa sortu zuen haren ordez. Joan Paulo II.ak barkamena eskatu zuen 2004ko ekainaren 15ean, Roger Etxegarai kardinal lapurtarrari bidalitako gutun baten bidez: Inkisizioak egindako gehiegikeriak fedearen eta jainkoaren aurkakoak izan zirela esanez.
Alegi batzuk Judutarren kontra Inkisizioa sortu zuenekoa kontatzen dute.
 
Inkisizioa nola sortu zen?
Erdi Aroko inkisizioa, beste guztien oinarria, 1184an sortu zen Frantzian albitar eta kataroen heresiari aurka egiteko. Aurrerago inkisizio erromatarra, portugaldarra eta espainiarra sortu ziren. Azken honetan, inkisidoreak polizia motako indar bat ziren, jendearen salaketen bidez atxilotu eta epaitzen zuten. Aitorpenak lortzeko torturatu egiten zuten jendea eta errudunei (gehienak, salatu gutxi izaten baitziren errugabe deklaratuak) zigor arin bat (ondasunen konfiskatzea) edota gogor bat (urkatzea bere bekatugatik damutzen bazen, errea ez bazen damutzen) aplikatzen zitzaien.
Gregorio IX.ak eraiki zuen lehen Inkisizio-auzitegia (1231), bereziki kataro eta albitarren aurka borrokatzeko. Tortura erabiltzea Inozentzio IV.ak onartu zuen (1252). Erruduntzat jotakoak gogor zigortzen zituzten, zigorrik gogorrena sutan erreta hiltzea zen. Heriotza-zigorra aplikatzeko, auzitegiak beso sekularrari entregatu ohi zion kondenatua.
Hiru Inkisizio-auzitegi mota bereizi behar dira historian:
a) Auzitegi erromatarrak kristandadean eraikitakoak (Erdi Aroan).
b) Espainiako Inkisizioa, Errege-erregina Katolikoek sortua (XV-XIX. m.).
c) Tronu Santuko Inkisizioaren Kongregazio nagusia, 1542an sortua.
Inkisidorea eta biktima
Hau da guk aukeratu dugun biktima. Inkisidorea Bernardo Gui da.
Bernardo Gui 1261.urtean jaio zen, 19 urterekin erlijiosoa bihurtu zen . Albiko dekano izan zen hamar urtez, han egon ondoren gero beste lekuetan izan zen. Dekanoa izan eta gero Inkisidore Handiak Toulousen deitu zioten. Bitartean bere lanean beste gauza batzuei aurre egin behar izan zien katarismoari, baldismoari eta beginismoari. Juan XXIIak Bernardo apezpiku izendatu zuen emandako zerbitzuiei esker
Hau da guk aukeratu dugun biktima.
Pietro d'Abano edo Petrus de Apono edo Aponensis deitzen zioten. Parisen ikasi zuen eta astrologoa izan zen, Italiako filosofoa eta irakaslea. Paduan lortu zuen bere erreputazioa. 2 aldiz Epaitu zuten Herejia eta nignomanzia egiteagatik. Lehenengo epaiketan inozentea deklaratu zuten eta bigarrenean inkisizioa egin zioten.
Inkisizioaren funtzionamendua
 
 Akusazioa:
Inkisizioa hiri batera iristen zenean egiten zuena zen grazia ediktua. Igandeko meza bukatzean inkisidoreak ediktua irakurtzen zuen: heresia posibleak azaltzen ziren eta denak animatzen zituzten inkisizioako tribunalera joateko beren kontzientziak deskargatzeko. Askok ziren presentatzen zirenak elizan boluntaroki eta konplize guztiak aitortzen zituztenak.
 
Deklarazioak anonimoak ziren eta akusatuak ezin zuen jakin nork akusatzen zuen.
 
 Atxiloketa:
Kalifikadoreak denuntzia examinatzen zuten eta heresia zegoela edo ez esan behar zuten eta epaitua atxilotzen zen. Kasu batzuetan atxilotuak itxaroten zuen bi urte gartzelean kalifikadoreak bere kasua aztertu arte.
Atxilotzen bazuten inkisizioak bere gauzekin geratzen zen. Urteak pasa zitezkeen gartzelan zergatia jakin gabe. Normala zen jendea gartzeletan hiltzea.
 Prozesua:
Prozesu inkisitoriala audientzia batzutaz osatuta zegoen. Abokatu bat izendatzen zitzaion akusatuari eta konbentzitu behar zuen konfesatzeko.
Geroago inkisizioa zen bakarrik reoa konfesatzeko eta ez zitzaien inporta adina eta sexua.
Kasua bukatzean botazio bat egoten zen eta denak akordio batera iritsi behar ziren.
 Sententzia:
1 . Akusatua askatu zezaketen baino gutxitan gertatzen zen.
2. Prozesua bertan behera geratzen bazen akusatua libre geratzen zen.
3 . Erruduna bazen bere delituak konfesatu behar zituen.
4. Akusatua errekontziliatu zezaketen eta gartzelera, bere gauzak kendu edota gorputz - zigorra jaso zezakeen.
5. Pena grabeena erlajazioa zen, hau da, sutara bota.
 
 
Epaitegiaren konposizioa
 
Epaitegiak normalean honela zeuden osatuta:
• Bi edo hiru inkisidore
• Jasotzaile bat
• Fiskal bat
• Sekretuko hiru notario
• Bahiketen eskribau bat
• Nuntzio bat
• Udaltzain bat
• Atezain eta kartzelari bat
 
Azalduta:
Arrazoiak
Ezinezkoa da justifikazio bat bilatzea pertsekuzioak egiteko zeuden arrazoiak.
Hauek ziren batzuk:
• Heresia
• Sorginkeri
• Luteranismoa
• Humanismoa
• Moriskoak eta Juduak
• Sexu delituak
 
Interbiderik ez zuten, denak kondenatuak zeuden eta batzuk sententziatuak.
 
 
 
 
 
 
 
Espainiako Inkisizioa
Exigit sincerae devotionis, (Papa Seigarrena IV latinez) 1478. urtean sortu zuen espainiako inkisizioa.
Monarkiak agintzen zuen bere erreinuan (kasu honetan, espainian). Garai hortan, Kastillako Isabel eta Aragoneko Carlosek agitzen zuten.
Zabaldu zen baita ere espainian, lehen ez zegoen tokietan. Sicilia eta Cerdeña (Italian) eta ameriketan zituzten lurraldeetan ere.
Mexiko, Liman eta Cartagena de Indiasen ere inkisizioaren epaitegiak sortu zituzten.
Garai hortan kristautasun katolikoaren kontra zeuden guztiak epaitzen zituzten.
Salaketaren ondoren, kasua “kalifikatzaileek” aztertzen zituzten heresia kasua zen baieztatzeko edo ez.
Pertsona bat atxilotzen zutenean bere dirua eta baliozko gauzak erabiltzen zituzten gastuak ordaintzeko. Eta askotan atxilotua miserian geratzen zen. 1561. urtean erremedioak jartzea erabaki zuten.
Hernando del Pulgarek kalkulatu zuen 1490. urtera arte 2000 pertsona sutara bota zituztela eta 15000 pertsonei barkatu ziotela bizitza.
Inkisizioa Eliza Katolikoak heresiaren kontra egiteko sorturiko taldeak ziren. Euskal Herrira Gaztelako erresumak Nafarroa konkistatu zuenean iritsi zen. Hemen zeuden sineskerak ez baitziren elizarentzat egokiak. Gainera, garai hartan familien arteko gatazka ugari zeuden eta elkar salatzen ziren. Inkisizioak pertsona bat sorgina zela entzuten zuenean, atxilotu, torturatu, epaitu eta hil (askotan erre) egiten zuen.
 
 
INKISIZIO EUSKAL HERRIAN
Euskal Herria lehenengo Kalagorriko tribunalaren menpe zegoen, eta gero, Logroñokoaren pean. Inkisizio modernoa tresna eraginkorra izan zen egoera politikoa kontrolpean edukitzeko, baita ere, sortu nahi zen estatu-motaren berdinkeri ideologikoaren disidentzia zigortzeko. Inkisizioaren helburua heretikoak zigortzea zen, baina "heretiko" hitzaren azpian gauza asko sar zitezkeen eta, Gaztela-Aragoiko eta Frantziako monarkiak muga Pirinioetan jarri nahian ari ziren. Monarkia haren kontra zegoen guztia susmopean jarri zuten: mugak itxi zituzten, odol garbitasuna aldarrikatu zuten, hizkuntza bakarra, eliza bakarra eta jainko bakarra ezarri, eta hortik kanpoko zegoena desagerrarazi.
Estatu modernoaren formakuntzarekin ahalmen politiko sistema berri bat iristen da. Espainiar inkisizioa egongo zen estatuaren zerbitzura errege katolikoak zeudenean. Euskal Lurraldeetan inkisizioa egon zen eta Calahorra eta Durangoko tribunalean kontrolatzen zen. Bigarren fase batean zona horretako bigilantzia Logroñotik egiten zen.
Sorginkeria atzematea zuten helburu. Inkisizioa Euskal Herrian prozesu motela eraman zuen eta ez zen ondo konsolidatu XV. menderarte.
Euskal Herrian, sorginkeriaren aurkako zapalkuntza gogorra (XVII. m.) ezaguna bada ere, Inkisizioak beste egiteko ugari bete zuen: muga eta portuetako jende- eta liburu-trafikoaren kontrola, Durangoko heretikoen aurkako errepresioa, etab.
Nafarroa Garaiari eraso eta konkistatu zutenean (1512) inkisizioaren aro moderno hasi zen.
 
Fernando III.ak Gaztela eta Aragoiko erregeen menpeko lurretan, Inkisizoa bere esku jartzea lortu zuen. Juduak bota zituzten.1492-1498an botatako juduek Baionan finkatu ziren.
Gaur egun, Zugarramurdiko kobetan Logroñoko prozesuan epaitutakoen zerrenda dago ikusgai, bertan izena, data eta egotzitakoa agertzen direlarik. Bertan gizon, emakume, nahiz neskatilen izenak agertzen dira.
Urko Apaolazak Argia astekarian azaltzen zuenez, XV. mendean hasi zen ehiza gauzatzen, halere, kasu bakan batzuk baino ez ziren izan, Anboto aldean gehienak. Garai berean Logroñon 30 emakume epaitu eta erre omen zituzten. Sorgin ehiza garrantzitsuenak XVII. mendearen hasieran 1609an Pierre de Lancrek lapurtarren aurkako epaiketa hasi zuen, guztiak sorginak zirela pentsatzen baitzuen, ondorioz, ehunka pertsona erre zituen, apaizak barne, halere gutxi iruditu zitzaion eta penaturik joan zen Lapurditik.
Gutxira Logroñoko prozesua hasi zen. Prozesu honetara Zugarramurdiko sorginak eraman zituzten eta inkisidorea Juan Valle Alvarado izan zen. 300 bat pertsona inplikatu zituzten, soro eta animalietan kalteak sortu eta ekaitzak probokatzea egotzi zitzaien. Logroñora 40 bat pertsona eraman eta bertako inkisidoreek 18 pertsona libre utzi eta beste 12 hiltzera kondenatu zituzten, gainontzekoak torturak jasatean hil baitziren.
 
 
 
 
 
 
 
Inkisizioaren tortura motak
Hauek dira inkisizioak aplikatzen zituen tortura mota batzuk, gutxi batzuk jarri ditugu,bestela asko zirelako.
1. Zerra: heretikoa buruz behera jartzen zen eta hankatartetik zerra sartzen zen hil arte. Askotan ez zuten konortea galtzen zilborrera iritsi arte.
2. Zikoina: Eskuak eta hankak zikoinan jartzen ziren eta 20 minututara gutxi gora-behera dardarizuak hasten ziren, horrela hil arte.
 
 
3. Ahozko, ondesteko eta maginako udarea: tresna hau maginatik, ahotik edo ondestetik sartzen zuten, giltza erako bat biratzen zuten eta barruan zegoen bolla irekitzen joaten zen.
4. Gilotina: burua mozten da xafla zorrotz batekin
5. Hotz eta bero: ur bero tanta bat buru burusoilduan botatzen zen eta gero ur hotzeko bat,denbora luzez.
 
Ondorioak
Inkisizioak aplikatzen zituen zigor gehienak fisikoak ziren eta orain baino askoz ere gogorragoak ziren.
Orain aldiz ez dira zigor fisikoak ezartzen eta horrek esan nahi du behintzat Espainian 40 urteko kartzela dela gehieneko pena.