«Urrezko ahari-larrua»: berrikuspenen arteko aldeak

t (r2.6.3) (robota Erantsia: simple:Golden Fleece)
Beste interpretazio baten oinarria, oihal purpura edo [[purpura]]z tindaturikoan dago. [[Murex]] generoko marraskiloetatik ateratako tindu purpura, oso garestia zen antzinatean, eta tindu horretaz tindaturiko oihalarekin eginiko arropa, aberastasun eta posizio altuaren seinale zen (hortik purpura erregeekin lotzearena). Beraz, urrea eta purpuraren arteko harremana naturala da, eta sarri gertatzen da literaturan.
 
Interpretazio zabalduago batek, urrezko ahari larrua, erreketatik urrea ateratzeko modu batekin lotzen du. Euskarri sendoak ditu (baina [[K.a. V. mende]])tik) bakarrik, [[Georgia]] inguruan, Itsaso Beltzaren ekialdean. Ardi larruak, batzuetan zurezko markoetan zabalduak, ur korrontean sartzen ziren, eta errekan gora zeuden plazereetatik jeisten ziren urre [[pipita]]k, bertan biltzen ziren. Ardi larruak, orduan, zuhaitzetan zintzilikatzen ziren lehortzeko, urrea astindu aurretik.
 
Mitoaren antzinako jatorria, literatura baino lehenagoko garaian, interpretazio guztiak beranduagokoak direla esan nahi du, eta, gehiago edo gutxiago, mito hau sortu zen kulturaren ez erabateko ezagutza jasaten duten razionalizazioak. Azalpen onargarriago bat emateko saiakera, kokapenaren bidez, kultura horretaz ezagutzen denean, lehen proposamenetako bat seinalatzen du, urrezko ahari larruak erregetasuna eta legitimitatearen ideia irudikatzen duela, alegia: hortik Jasonek horren bila egin zuen bidaiaren zergatia. Iolkosen gobernu legitimoa berriztatzeko.
319

edits