Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Eneko Aritza [[770]]. urte inguruan jaio zen eta gutxi gorabehera [[852]]an hil zen. Eneko Eneko Ximenez izeneko [[Pirinioak|Pirinioetako]] buruzagi baten semea zen, [[Aritza leinua|Aritza]] izeneko familiakoa, IX - X. m. bizi izan zena. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] errege dinastia izango zenaren sortzailea, [[Aritza leinua|Aritzaren]] inguruan sortu baitzen [[Iruñe]]ko erret dinastia, Iñigotarrak izenez ere ezaguna.
 
[[824]]an, [[Pipino I.a Akitaniakoa|Pipino I.a]] errege frankoak eta bere menpeko jaun euskaldunak armada bidali zuten [[Iruñe]]ra, baina bueltakoan, [[Orreaga]]-Garaziko mendietan, Eneko Aritza eta bere suhiak frankoen armadari garaitugailendu zitzaizkien. [[Eblo]] eta [[Aznar Galindez I.a]] kondeak preso hartu zituzten. Baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta [[Iruñeko Erresuma]] sortu zuten (824). Eneko Aritza saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen, [[Tutera]]ko [[Banu Qasi]] godo [[musulman]]ekin eta [[Gartzia I.a Galindez|Gartzia "Gaiztoa"]] [[Aragoiko konderria|Aragoiko kondearekin]] bereziki. Lau seme alaba izan zituen: Asona, [[Musa ibn Fortun|Musa Ibn Musa Ibn Fortunekin]] ezkondu zena; Galindo; Ona, [[Gartzia I.a Galindez|Gartzia Gaiztoarekin]] ezkondua; eta [[Nafarroako Gartzia I.a Eneko|Gartzia Eneko]] Iruñeko hurrengo errege izango zena. Halaber, Arabako Bela eta Belasko familiekin eta [[Frankoak|frankoen]] menpe bizi ziren [[Pirinioak|Pirinioez]] bestaldeko euskaldunek bera alde jartzen.
 
Garai hartan [[Iruñea]] zenez [[baskoi]]en hiri nagusia, Eneko Aritzak bertan kokatu zuen bere gortea. Iruñea leku estrategikoa bilakatzearekin batera frankoen eta arabiarren jomuga ere bihurtu zen. Eneko Aritzak ez zuen euskaldun guztiak aginte bakar batera ekartzea lortu, baina, baskoi-euskaldunak bizi ziren lurraldetara zabaldu zituen bere ekintza armatuak. Arabako lurraldeek etengabe jasaten zuten [[Asturias]] aldeko godoen, Kasio familiaren eta [[Zaragoza]]ko musulmanen erasoei aurre egin eta Iparraldetik zetozen [[Frankoak|frankoei]] eutsi egin zien.
134

edits