Patxi Altuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t robotaren bidezko testu aldaketa -ETA +ETA
10. lerroa:
[[Donostia]]ko [[Residencia de los Padres Jesuitas]] ematen zuen [[meza]] [[euskara]]z. Hasieran, hamabost egunetan behin hasi zen eta azkenik igandero. Hasieran bere mezetan jende gutxi biltzen zituen, baina bere elizkizunak ospea hartuz joan ziren eta geroz jende gehiago bilduz. [[Francoren diktadura]]ren garaiak zirela eta adierazpen askatasuna murritza zela kontutan hartuz, gai jakin batzuez hitz egiteko eta salatzeko ausardia erakutsi zuen. Hori zela eta, poliziak izuna bat jarri zion eta ezkutuko poliziak bere mezetara joaten hasi ziren, zaindu beharreko pertsonatzat hartu zutelako.
 
[[1974]]ko [[abenduaren 8]]an, Ama Birjinaren egunean, meza eman zuen. Aste hartan zehar, [[Donostia]]n poliziak hogei gazte atxilotu zituen [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]ko ustezko kideak zirelakoan, eta Patxik gazte horien egoera salatu zuen eta bere sermoia ''Hortikan zaude Euskal Herriko seme gaixo...'' [[abestia]]rekin amaitu zuen. Hori zela eta, polizia bere bila joan zitzaion, baina ez zuten aurkitu [[Azpeitia]]ra bazkaltzera joan zelako. [[Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoak|Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoko]] erretoreak Patxiri abisua eman, eta honek hurrengo egunean bere burua aurkeztu zuen komisarian. Hurrengo egunean [[Espainiako Auzitegi Goren]]aren aurrera eraman zuten eta [[1974]]ko [[abenduaren 10]] Carabanchelgo kartzelan sartu zuten ETAko presoen aldeko apologia egitea egotzita. Bertan beste apaiz gehiagorekin egon zen. [[1975]]ko [[martxoaren 10]]ean aske utzi zuten 90 eguneko zigorra osorik bete ondoren.
 
[[1976]]an [[Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoak|Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Tekniko eskolan]], [[Bilbo]]ko [[Deustuko Unibertsitatea]]n eta [[Gasteiz]]ko [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]n Euskal Filologia karreraren sorrera eman zen. Hortaz geroztik, Patxi Altunak Euskal Filologia irakasteari ekin zion