Lemoizko zentral nuklearra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robotaren bidezko testu aldaketa -[[ETA| +[[Euskadi Ta Askatasuna|
t robotaren bidezko testu aldaketa -ETA +ETA
17. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Lemoizko zentral nuklearra''' [[Lemoiz]]en [[1970eko hamarkada]]n [[Iberduero]]k eraiki nahi izan zuen [[zentral nuklear]]ra da. Proiektu orokorrago baten parte zen eta lehenengoa [[Debako zentral nuklearra|Deban]] eraikitzekoa zen. Zentralaren aurka sorturiko mugimenduak [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] historiaren zati bat markatu zuen. Herri mugimendu berri baten sorrera irudikatu zen eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]k ere hainbat arduradun eta langile hil zituen, zentralaren aurka ere erasoak eginez. Zentralean eraikitzekoak ziren [[PWR]] motako 900 [[MW]]eko bi erreaktoreak ia bukatu ziren, baina ez ziren inoiz martxan jarri.
 
== Historia ==
38. lerroa:
[[1975]] eta [[1976]]an Ea/Ispaster, Deba eta Tuterako zentralak gelditu zituzten, presioak zirela eta lehenengo biak eta Gobernuaren erabakiz hirugarrena. Modu honetan Lemoizkoa baino ez zen geratzen egin behar ziren proiektuen artean.
 
[[1977]]ak aldaketa bat suposatu zuen. Mobilizazioak handiagotzen joan ziren eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]k lehenengo ekimena egin zuen zentralaren aurka. [[Martxoaren 31]]n [[Bizkaiko Foru Aldundia]]k zentrala egin behar zen ingurunea parke izateari utzi eta orube industrial bilakatu zuen. [[Ekainaren 3]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]k [[El Correo]]n deia egin eta gero 3 lehergailuk egin zuten eztanda zentral nuklearraren jantokietan. Lehenengo ekintza izan zen. [[Ekainaren 8]] eta 18an Mungia eta Lemoizko udalek Bizkaiko Aldundiari kontra egin eta lurrak berriro parke bilakatu zituzten. Egun horietan ere [[ekainaren 30]]ean Bilbon manifestaldi bat egiteko baimena eskatu zuten eta debekatu zuten. Azkenean [[uztailaren 14]]n baimendu zuten eta 150.000 manifestari bildu ziren<ref name=Elmundo>http://www.elmundo.es/suplementos/magazine/2006/335/1140797449.html Viaje a la central dormida de Lemóniz. El Mundo]</ref> lanak geratzeko eskatuz. [[Irailaren 29]]an [[Egin]]ek [[John Componer]] [[ekologista]]ri elkarrizketa egin zion eta "''hau bezalako zentrala ez luke inork aseguratu AEBtan''" esan zuen.
 
[[Urriaren 1]]ean zentralean isuri-elektriko etxola batean bonba batek eztanda egin zuen. Hiru egun geroago 2 diputatu eta parlamentari batek [[Iberduero]]ekin harremanak zituztela jakin zen. [[Abenduaren 18]]an ETAko komandu bat Lemoizko zentral nuklearrean sartzen saiatu zen. [[Goardia Zibil]]arekin tiroketa bat izan eta gero, [[David Alvarez Peña]] zauritu zuten. Ospitalera eraman zuten. Hurrengo egunak tentsio-egunak izan ziren: [[abenduaren 19]]an manifestaldia egon zen [[Plentzia]]n eta komertzio askok itxi zuten. Hurrengo egunean manifestaldia egin zen [[Algorta]]n. 21ean 7 pertsona atxilotu zituzten, euren artean [[Mario Alvarez Peña]], zaurituaren anaia. Kartzelan sartu zuten Goardia Zibilak iraintzeagatik. [[Bilbo]]n manifestaldia egin zen bere alde eta jende asko joan zen ospitalera odola ematera. [[Abenduaren 27]]an [[EIA]] lehen aldiz agertu zen zentral nuklearren aurka.
54. lerroa:
[[Otsailaren 25]]ean manifestaldiak egin ziren Euskal Herriko hainbat puntutan eta itxialdiak egon ziren hainbat udaletxetan. [[Otsailaren 28]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA (m)]] eta [[ETA (pm)]]k lehergailuak jarri zituzten Iruñea, Barakaldo, Gernika, Gasteiz, Amurrio, Zarautz, Deba, Azpeitia, Egia eta Erromoko entrepresa elektrikoetan. Bi egun geroago Donostian gose-greba bat hasi zen eta [[CCOO]] sindikatua zentralaren aurka agertu zen. Martxoaren 5ean beste hainbat manifestaldi oso jendetsu egin ziren herri askotan. [[Martxoaren 12]]n Trokan martxan egin zen, zentraletik kilometro batera igaroz eta 100.000 lagun bildu ziren bertan. Goardia Zibilarekin tentsio-une handiak bizi izan ziren. Manifestaldiaren bukaeran [[Pako Letamendia]] eta [[Juan Maria Bandres]]ek hitz egin zuten, biak [[Euskadiko Ezkerra]]ko hautetsiak.<ref name=ElPais>[http://www.elpais.com/articulo/opinion/ETA/atentado/Lemoniz/elpepiopi/19780319elpepiopi_8/Tes/ El atentado de Lemóniz. El País. 1978/03/19]</ref>
 
[[Martxoaren 17]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]k berriro ere ekintza burutu zuen zentralaren aurka, erreaktorean bertan. Gero jakin izan zenez zentralari abisua eman zioten eta gero [[Radio Popular]]ri. Hala ere [[Goma2]]ak lehertu zuenean [[Alberto Negro]] eta [[Andres Guerra]] langileak hil ziren. Hildakoak eragin zituen lehenengo ekintza armatu honek larritasun handia sortu zuen. Deia egunkariaren arabera eragindako kaltea 500 eta 600 milioi pezeta artekoa izan zen.
[[Martxoaren 20]]an Lemoizko zentrala eraikitzen ari ziren langileek erreferendum bat eskatu zuten. [[Martxoaren 22]]n [[Alianza Popular]] alderdia zentralaren alde agertu zen. Momentu horretan proiektu osoaren kostea 80.000 milioi pezetatan kalkulatzen zen. [[Apirilaren 4]]an ''Euskal Herriko Erakunde Unitarioa'' sortu zen, zentralaren aurka zeuden alderdi, sindikatu eta komiteekin. Hiru egun geroago [[Gatika]] eta Lemoizen Iberduerok zituen 4 elektraindar zutaberen aurkako lehergailuak jarri zituen ETAk.
 
77. lerroa:
{{esaera|Lemoizkoa bezalako zentralak inposatzea, estatu-terrorismoa da.|Juan Maria Bandres|Espainiako Legebiltzarra, [[1979]]ko [[maiatzaren 16]]a}}
[[Fitxategi:Gladys del Estal.jpg|thumb|200px|Gladys del Estali 2006an eginiko omenaldiaren irudia.]]
[[Maiatzaren 22]]n [[Diario 16]] egunkariak Estibadoreen Estatu-Koordinadora [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]rekin bat egiten zuela salatu zuen, ez baitzuten nahi izan materiala porturatu. [[Maiatzaren 24]]an [[Nafarroa]]ko 5 alkate ([[Agoitz]], [[Oltza]], [[Kaseda]], [[Galipentzu]] eta [[Oibar]]) [[Tutera]]ko zentralaren aurka eta [[Bardeak|Bardeetako]] Poligonoaren aurka agertu ziren. Bost egun geroago [[Arabako Foru Aldundia]] Lemoiz eta [[Garoña]]ren aurka azaldu zen. [[Maiatzaren 31]]n Lemoizko langileen paroa eta manifestaldia egin zen eta [[LAB]]eko 5 kide atxilotu zituzten.
 
[[Ekainaren 2]]n Tuteran [[Euskal Herriko Nuklearren aurkako Komiteak]] jaialdia deitu zuen Energia Nuklearraren aurkako ekintzaren Nazioarteko Eguna zela eta. Jai egunak ziren, baina [[ekainaren 3]]an Guardia Zibilak [[Gladys del Estal]] hil zuen tiro bat jota. Honen ondoren istilu larriak egon ziren herri eta hiri askotan. Hurrengo eugnean [[greba]] orokorra egin zen Tuteran. Herriko alderdi batzuek ([[PSOE]], [[PCE]], [[Ezker Abertzalea]] eta [[UGT]] eta [[ELA]] besteak beste) Nafarroako Gobernadoreren dimisioa eskatu zuten eta Bardeetatik [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] armadak ihes egin zezala eskatu zuten, Euskal Herritik [[Espainia]]ko indar polizialen desagertzea eta talde errepresiboen disoluzioa. Hurrengo egunean Greba Orokorra [[Hego Euskal Herria]]n hedatu zen, istilu ugarirekin. Hala ere gertakariak ez zituen boterean zeudenak mugiarazi. [[Ekainaren 7]]an [[Nafarroako Foru Erkidego]]ak ez zuen gertaera gaitzetsi eta [[ekainaren 9]]an [[UCD]]ko kide batek "''Tuterako konzentrazio antinuklearra, Nafarroarako probokazio bat izan zen''" adierazi zuen.
 
[[Ekainaren 13]]n [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]k zentraleko turbinetan bonba bat jarri zuen. Zentrala desalojatu zuten baina bertan oraindik zegoen [[Angel Baños Espada]] langilea hil zen. Egoera asko okertu zen honen ondorioz eta [[ekainaren 21]]ean Lemoizko langileek euren lan-eskubidea bermatzen bazen erreferendum batean erabakitzen zena onartuko zutela esan zuten. [[Ekainaren 26]]n desobedientzia zibilerako lehenengo deialdi zabala egon zen, 100.000 azalpen-orriren banaketarekin.
 
{{esaera2|Lemoizen paralizazioa hondamen sozial bat izango litzateke|Gipuzkoako Biltzar Nagusia|[[1979]]ko [[uztailaren 2]]a}}
91. lerroa:
{{esaera2|Lemoiz ezinbestekoa da Euskal Herriko ekonomia aurrera atera ahal izateko|Pedro de Areitio|[[1979]]ko [[azaroaren 9]]a, [[La Gaceta del Norte]]}}
 
[[Azaroaren 11]]n [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]k Santanderreko Equipos Nucleares entrepresa indarrez hartu zuen eta 50 kilo dinamita jarri zituen, Lemoizko zentralera eraman behar zuten, eraikuntzan eta erreparazio lanetan zegoen materialean: galera, 400 milioikoa izan zen. [[Azaroaren 18]]an txirrindulari martxa egon zen Eibarren eta [[Altsasu]]n manifestaldia egon zen eta udalbatzaren aurrean mozioa aurkeztu zuten. [[Azaroaren 22]]n argi-itzalketa handia egon zen Deba ibarrean, eta hiru egun beranduago [[Egia]]n. [[Azaroaren 29]]n Mungiako udalak berriro ere paralizazioa eskatu zuen, dekretuz, baina [[abenduaren 5]]ean Gobernu Zibilak atzera bota zuen erabakia. Egun horretan bertan zaurituak egon ziren egin ziren hainbat manifestalditan. [[Lea-Artibai]]n argi-itzalketa masiboa egin zuten.
 
[[Abenduaren 9]]an Lemoizen aurkako Euskal Herriko Hautetsien 1. Asanblada burutu zen Mungian. 55 udaletako 115 hautetsi agertu ziren. [[Abenduaren 27]]an Lemoizko Udal Batzak, obren paralizazioa adostu zuen eta Udaltzaingoei erabakia hau betetzeko agindu zien.
99. lerroa:
[[1980]]. urtean aurreko urtean abiatutako [[desobedientzia zibil]]ak jarraitu zuen. [[Urtarrilaren 7]]an [[Gasteiz]]ko udalak nuklearren aurkako mozioa atzera bota zuen [[EAJ]] eta [[UCD]]ren bozkekin, eskumen eza argudiatuz. [[Urtarrilaren 12]]an David Alvarezen heriotza gogoratzeko hainbat ekimen egin ziren han-hemenka. Hurrengo egunean 1000 pertsonek omenaldia eskaini zioten [[Barrika]]n. [[Urtarrilaren 28]]an Mungiako udalean EAJk bere bozka aldatu zuen eta nuklearren aldeko jarrera azaldu zuen. Hurrengo egunean Bizkaiko Gobernadore Zibilak 8 udalerriren erabakiak atzera bota zituen, tartean Mungiakoa.
 
[[Otsailaren 3]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]k Lemoizen jartzekoak ziren 800 metagailu lehertu zituen [[Gasteiz]]en. [[Otsailaren 13]]n nuklearren aurkako astea hasi zen [[Altsasu]]n. Hurrengo astean itzalketa egon zen [[Hernani]] eta [[Tolosaldea]]n. [[Martxoaren 15]]an Garoña eta Lemoizen aurkako manifestaldia egon zen Gasteizen. [[Martxoaren 22]]an Udaberri Jaia osatu zen [[Anoetako belodromoa]]n. Bertan 6000 pertsona bildu ziren. Hurrengo egunean Bizkaiko Diputazioan Euskal Herriko Hautetsien II. Asanblada egin zen. Bertaratu ziren 233 hautetsietatik 129 [[Herri Batasuna]]koak ziren, 22 [[Euskadiko Ezkerra]]koak eta 19 [[PCE]]koak. Bertan ordainagiria ez-ordaintzea erabaki zuten hautetsien zerrenda publiko egingo zutela adostu zuten.
 
[[Apirilaren 19]]an Iberduerok [[Zizurkil]]go udala argia moztearekin mehatxatu zuen. 25ean [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]n itxialdia egin zen eta Bizkaian egiten saiatu ziren, baina poliziak eta Ahaldun Nagusiak oztopatu zuten. [[Apirilaren 27]]an Eibar, Mungia eta Donostian manifestaldiak egin ziren eta [[bizikleta]] martxa Bilbon. Martxa Areatzan bukatu zen, poliziaren oldarraldiarekin. Hainbat zauritu egon ziren.
105. lerroa:
[[Maiatzaren 4]]an Iberdueroren ordainagiriak ordaintzeko prest ez zeuden 180 hautetsien zerrenda aurkeztu zen. Egun berean ere Lemoizko zentralerako lana egiten zuten enpresen zerrenda argitaratu zen. Hurrengo egunetan hainbati argia moztu zieten, tartean [[Joxerra Etxebarria]] [[HB]]ko parlamentariarena. Maiatzaren 8an prezintoa kendu zuen publikoki Iberdueroren kontadoretik.
 
[[Maiatzaren 14]]an [[Everest]]en gainera iritsi zen lehenengo euskaldunak, [[Martin Zabaleta]], [[ikurriña]] jarri zuen goian, Zentral Nuklearren aurkako bandera batekin eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]ren ikurrarekin batera. Goian zegoela "Gora Euskadi Askatuta. Gora Euskadi Antinuklearra!" oihukatu zuen.
 
[[Maiatzaren 25]]ean txirrindulari martxak egin ziren herri askotan. Gainera jaialdiak egin ziren [[Mungia]], [[Txantrea]] eta [[Bilbo]]n. [[Maiatzaren 27]]n hedabide askotako langileen komiteek editorial bateratua egin zuten zentralaren aurka. [[Maiatzaren 30]]ean 15.000 lagun bildu ziren Bilbon eginiko manifestaldian, "Helburu bat, Lemoiz paralizazioa. Bide bat, desobedientzia zibila" lelopean. Hurrengo egunean Iberduerok [[Santi Brouard]]i argia moztu zion bere kontsultan.