Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t robotaren bidezko testu aldaketa -ETA +ETA
16. lerroa:
}}
 
'''Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia'''. [[Hego Euskal Herri]]ko [[alderdi politiko]]a, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]ren langile-frontearen barneko zatiketa batetik sortua ([[1974]]). Benetako langile-politika eramateko zailtasunak ikusten zituen talde batek ETAtik irten eta LAIA alderdi [[marxismo|marxista]]-[[leninismo|leninista]] sortu zuen. Euskadi [[komunismo|komunista]] eta [[independentzia|independentea]] zuen helburu. Horrela sortu zen [[LAK]] eta [[KAS]]eko partaide izan zen hasieratik.
 
[[1976]]an barne-zatiketa bat izan zuen: KAS alternatibaren egokitasuna onartzen zutenek LAIA (bai) osatu zuten; besteak LAIA (ez) osatu eta KASetik irten ziren. LAIA (ez) [[anarkismo]]rantz hurbildu zen eta berehala desagertu zen, eta kide batzuek [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomoetara]] jo zuten. LAIAk [[Altsasu]]ko Mahaian parte hartu zuen eta [[Herri Batasuna]]ren sortzaileetakoa izan zen ([[1978]]). [[1980]]an KASetik eta HBtik irten egin zen, euskal instituzioetan parte hartzearen alde baitzegoen. Handik gutxira desegin zen.