'''Mourne mendiak''' ([[ingeleraingeles]]zez ''Mourne Mountains'' edo ''Mournes'', [[irlandera]]z berriz ''Na Beanna Boirche'') [[Irlandako uhartea|Irlandako]] [[Ipar Irlanda]]ko eskualdearen hego-ekialdean dagoen [[Downeko konderria]]n kokatzen diren [[granito]]zko mendiak dira, hauek [[Irlandako uhartea|Irlandako uharteko]] mendirik ezagunenen artean daudelarik. Inguruko eremu osoak ''Berebiziko Natur Edertasunezko Gunea'' izendapena du eta [[Ipar Irlanda]]ko lehenbiziko parke nazionala izen zedin proposatua izan zen. [[National Trust]] estatu erakundea mendi hauen nolabaiteko jabea da. Mendi multzo honen mendirik garaiena ''[[Slieve Donard]]'' da, 849 metroko garaierara iristen delarik.