«Saturnoren eraztunak»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
[[XVIII. mendea]]ren amaieran [[Pierre Simon Laplace]]k Saturno planetaren grabitatearen eta diskoaren errotazioaren indar bateratuak materia geruza bakar bat erauzteko nahikoa izango zirela erakutsi zuen. Printzipioz, diskoko edozein partikulak mantentzen du bere distantzia erradiala Saturnotik orekatzen diren bi indar daudelako. Grabitateak partikula barnerantz tiratzen du: indar zentrifugoak, berriz, kanporantz. [[Indar zentrifugo]]a errotazio abiaduratik dator, eta hortik diskoak biraka egon behar izatea. Baina, hori bai, errotazio zurrunean ari den disko baten kasuan aipaturiko indarrak soilik distantzia erradial mugatu bateraino orekatzen dira. Horregatik, Laplacek Saturnoren eraztunak eraztun mehe askoz osatuta zeudela proposatu zuen, horietako bakoitza bere zabalera erradialean zehar agertuko zen indar desoreka arina jasateko bezain mehea.
 
Eraztunen egungo ikuspegiranzko azken pausua [[1857]]an eman zen, [[James Clerk Maxwell]]ek [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgeko Unibertsitate]]ko Adams Saria Saturnoren eraztun mehe horiek benetan orbita independenteak zituzten gorputz txiki ugariz osatuta zeudela matematikoki frogatzeagatik irabazi zuenean. Hipotesi honen froga esperimentala [[1895]]ean iritsi zen, [[James E. Keeler]] eta [[William W. Campbell]] astronomo estatubatuarrek eraztunetako partikulen abiadura euren [[Doppler efektua]]ren bidez ebatzi zutenean, hau da, partikulek Lurrera isladatzenislatzen duten [[Eguzki]]aren argiaren espektruespektro lerroen uhin luzeraren aldaketa. Eraztunek saturnorenSaturnoren inguruan planetaren atmosferaren abiadura ezberdinean biratzen zutela aurkitu zuten. Gainera, eraztunen barnealdeak kanpoaldeak baino azkarrago biratzen zuten, orbita independentean zeuden partikulentzako fisikaren legeek adierazten zuten bezala.
 
== Eraztunen ezaugarriak ==
Saturnoren eraztun sistemako gorputz nagusian A eta B eraztun dizdiratsuakdistiratsuak daude, opakotasun oso urrikoak. Bien artean 5.000 kilometroko zerrenda bat dago: [[CassinirenCassini banaketa]], erlatiboko gardena den tokia, baina erabat hutsik ez dagoena. Saturnoren sistemako gorputz nagusian C eraztuna ere badago, hain dizdiratsuadistiratsua ez dena, eta are opakotasun gutxiagokoa, B eraztunaren barnealdeko ertzean dagoena. Cassiniren banaketaren pareko opakotasuna du. Are ahulagoa den D eraztuna C eraztunaren barnean dago. [[Voyager]] zundak Saturnotik gertu igaro aurretik jada Lurretik ikus zitezkeen A, B, C eta D eraztunen egitura eraketa ezagutzen zen, baita Cassini eta EnckerenEncke banaketak ere. Guztiak batetan hartuta, Saturnoren eraztun nagusiek (A, B eta C) 275.000 kilometroko zabalera dute, [[Lur]]ra eta [[Ilargi]]a banatzen dituen distantziaren hiru laurdenak gutxi gora-behera. [[A eraztuna (Saturno)|A eraztuna]] bi zatitan banatuta dago [[EnckerenEncke banaketa]]ren bidez.
 
Voyager eta [[Cassini-Huygens]] zundek eraztunei hartutako erresoluzio handiko argazkiek berritasun asko erakutsi zituzten:
*Hiru eraztun oso ahul, [[E eraztuna (Saturno)|E]], [[F eraztuna (Saturno)|F]] eta [[G eraztuna (Saturno)|G]], [[A eraztuna (Saturno)|A eraztuna]]ren kanpoaldean daudenak. [[2006]]ko irailean F eta G eraztunen artean beste eraztun bat aurkitu zuen.
 
*DizdiraDistira eta opakotasun ezberdineko eraztun guneak agertu ziren, [[gramofono]] bateko diskoaren ildoak bezalakoak.
 
*Gainera, zirkulu formarekiko desbideraketak aurkitu ziren.
*F eraztunean okerdurak, kiribildurak eta korapiloak agertzen dira.
 
*A eraztunak dizdiradistira uniformea du B eraztunarekin alderatuz, bere distantzia erradialetan zehar aldaketak dituena.
 
*A eraztunaren kanpoaldean "mikroilargiz" osatutako gerriko oso bat dago, hauen tamaina kamioi txiki baten tamainatik hasi eta estadio bateneraino doazelarik.
*Ilargien erresonantziak eragindako zerrenda taldeak
 
*[[Ilargi artzaiArtzain-ilargi]]ak eraztunetan tarteak eratuz edo ertzak finkatuz.
 
EnckerenEncke banaketatik kanpora dagoen eraztun zatiak zerrenda talde ahul bat du. Zerrenda horiek hertsiago daude [[Prometeo (ilargia)|Prometeo]] ilargiaren orbitarantz, [[Voyager 1]] zundak hartutako irudietan aurkit zena. Uste denez, zerrenda horiek eraztunean ilargiaren grabitate efektuaren ondorio diren erresonantziak eratzen ditu. A eraztunaren ertza [[Atlas (ilargia)|Atlas]] ilargi artzainakartzain-ilargiak mantentzen du.
[[Fitxategi:PIA05387.jpg|thumb|250px|Pandora eta [[Prometeo (ilargia)|Prometeo]] ilargien irudia Saturno planetaren [[F eraztuna (Saturno)|F eraztuna]] zaintzen.]]
Gainera, Prometeo eta [[Pandora (ilargia)|Pandora]] ilargiak 80 kilometroko zabalera duen F eraztunaren barne eta kanpo ilargi artzainakartzain-ilargiak dira hurrenez hurren.
 
Saturnoren eraztunetan dauden zulo gehienak ilargi artzainenartzain-ilargien presentziak eratzen ditu. [[Mimas (ilargia)|Mimas]] adibidez, horietatik handiena den [[CassinirenCassini banaketa]] eratzen duena da.
 
Alderatuz, Saturnoren eraztunen sendoera ia hutsala da. Bere hedadura bertikalaren goi muga kilometro bat inguruan estimatu da. Bere zabalerarekin alderatuta, eraztunak bizarra kentzeko orri bat baino meheagoak dira.
 
== Eraztunen konposaketa ==
Eraztunek uhin luzera ezberdineko argia xurgatu edo isladatzekoislatzeko duten gaitasunak Saturnoren eraztunak osatzen dituzten partikulen konposaketari buruzko informazioa ebaztea ahalbidetzen du. Adibidez, A, B eta C eraztunak Eguzkiaren argiaren isladatzaileislatzaile txarrak dira infragorritik hurbileko uhin luzera batzuetarako. Izotzaren ezaugarri bat denez, izotza eraztun horiek osatzen dituzten partikulen osagai nagusietako bat dela suposa daiteke. Baina kolore zuriko izotza da, espektruespektro ikusgarriko uhin luzera guztiak antzera isladatzenislatzen dituela esan nahi duena. Aldiz, A, B eta C eraztunetako partikulek gutxiago isladatzenislatzen dute argi urdina gorria baino. Beharbada substantzia gehigarriren bat dago kopuru txikian; hautsa agian, burdin oxidoa duena kolore gorriaren iturri bezala. Kolore gorriaren erantzule eguzkiaren erradiazio ultramoreak eragindako konposatu batzuk direla dioen hipotesia ere proposatu da.
 
[[1973]]an Saturnoren eraztunak [[radar]] uhinekin esploratu ziren (zentimetroetako uhin luzeradunak), uhin hauen isladaisla [[Kalifornia]]ko [[Goldstone]] hiriko Espazio Sakoneko Sareko 64 metroko antenarekin detektatu zutelarik. A eta B eraztunen isladakortasunislakortasun handiak bi eraztun horietako partikula gehienak gutxienez radarraren uhin luzeraren antzeko tamainakoak zirela esan nahi zuen, hau da, zentimetroetakoak. Partikulak radarraren uhin luzera baino txikiagoak izan balira honen uhinenganako gardenak izango ziren. Askoz handiagoak izan balira, erradiazio termikoaren igortzea nabarituko zen. Aipaturiko erradiazioaren maila txikiak bere tamaina gehienez ere metro gutxi batzutarabatzuetara mugatzen du.
 
== Kanpo loturak ==
{{commons}}