Albumina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|Albuminaren egitura '''Albuminak''' odol-serumean dauden proteina globularrak dira, odolaren proteina nagusiak globulinekin bater...
(Ez dago alderik)

20:32, 11 maiatza 2011ko berrikusketa


Albuminak odol-serumean dauden proteina globularrak dira, odolaren proteina nagusiak globulinekin batera. Uretan disolbagarriak dira eta hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoaz gain sufrea ere badute. Gibelak sintetizatzen ditu.

Albuminaren egitura

Proteina hauen ohiko odol-kontzentrazioa 3,5-5 gramo dezilotrokoa (gr/dL) da.

Albuminek molekula txiki asko garraiatzen dituzte odolean (bilirrubina, kaltzioa, hormonak, gantz-azidoak, botikak...).

Proteina globular guztien antzera haien egitura tertziarioak itxura esferikoa du, kate polipeptidikoak uraren aurrean tolesten direlako.

Albuminaren pisu molekularra 67.000 daltonekoa da, 585 aminoazidoak ditu eta pH basikoa (pH=8).

Hiru albumina mota daude:

  • oboalbumina, arrautza-zuringoan dagoena eta oso nutritiboa dena
  • laktoalbumina, esnean dagoena. Aminoazido sufredun ugari ditu.


Hainbat gaixotasunaren ondorioz seroalbuminaren kontzentrazioa jaitsi daiteke: gibeleko zirrosia (gibelak ez baitu sintetizatzen), desnutrizioa, nefrosi-gaitzak (gehiegi iraizten denean), heste-gaitzak, etab.