Esferamundi de Grecia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Esferamundi de Grecia''' XVI. mendeko zalduneria liburu batzuk dira, Mambrino Roseok idatziak. Amadis de Gaularen zikloko hamairugarren liburua osatze...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
[[1546]]an [[Espainia]]n [[Silves de la Selva]] argitaratu zen, [[Pedro de Luján]]ek idatzia, [[Amadis de Gaula]]rekin hasitako ziklo ezagunaren hamabigarren zenbakia zeramana. Silves de la Selva lehen aldiz [[1551]]n itzuli zen [[italiera]]ra eta [[Italia]]n argitaratu, urte honetan Espainian ere zikloko hamairugarren liburua agertu zelarik, [[Cuarta Parte de donDon Florisel de Niquea]] izenekoa, [[Feliciano de Silva]]k idatzia, zikloko zazpigarren, bederatzigarren, hamargarren eta hamaikagarren liburuen egilea zena.
 
Hamairugarren liburu honetan Silvak ezjakinarena egin zuen hamabigarren liburuarekin, Silves de la Selva izenekoarekin, eta istorioa hamaikagarren liburua zen [[Rogel de Grecia]]ren amaieratik jarraitu zuen. Cuarta Parte de don Florisel de Niquea izeneko liburua italierara itzuli ez zenez, Mambrino Roseoren Esferamundi de Greciaren lehen zatiak ezjakinarena egin zuen Silvaren azken liburuarekin, eta Lujanena jarraitu zuen, honen ondorioz hamairugarren zenbakia eman zitzaiolarik.