George Sanders: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[[Ameriketako Estatu Batu| +[[Ameriketako Estatu Batuak|)
25. lerroa:
 
[[Fitxategi:Foreign Correspondent trailer 12 Sanders crop.jpg|thumb|250px|left|[[Alfred Hitchcock]]en ''[[Foreign Correspondent (filma)|Foreign Correspondent]]'' filmaren irudia (1940)]]
1929koa da Sandersen aurreneko lana zineman. Zazpi urte geroxeago osatu zuen bere lehen parte hartzea [[Ameriketako Estatu BatuBatuak|amerikar]] ekoizpen batean: ''[[Lloyd's of London]]'' (1936). Erakutsitako moldeak eta moduak lan-eskaintza asko ekarri zizkion eta hurrengo urteetakoak dira, besteak beste: ''[[Rebecca (filma)|Rebecca]]'' (1940), ''[[The Black Swan (1942ko filma)|The Black Swan]]'' (1942) edo ''[[The Picture of Dorian Gray (1945eko filma)|The Picture of Dorian Gray]]'' (1945). 1947an [[Gene Tierney]] eta [[Rex Harrison]] aktoreekin batera ''[[The Ghost and Mrs. Muir]]'' filmean aritu zen. 1950ean [[Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar saria]] lortu zuen, ''[[All About Eve]]'' (1950) [[Joseph L. Mankiewicz]]en aginduetara eginiko pelikulan.
 
Telebistan ere aritu zen, eta arrakasta handiarekin, bere izena zuen saioan: ''[[The George Sanders Mystery Theater]]''. Aldez aurretik, 1939 eta 1941 bitartean [[RKO Pictures]] etxearen ekoizpena izan zen serie batean ere hartu zuen parte, ''[[The Saint]]'' pertsonaiarenean hain zuzen ere. Ahots gaiztoa erantsi zion marrazki bizidunetako [[Disney]] etxearen ''[[The Jungle Book (1967ko filma)|The Jungle Book]]'' filmeko Shere Khan sugeari. Beste alde batetik, Sandersek idatzi ez bazituen ere, berak hala sinatuta argitara eman zituzten hilketa-eleberri bi: ''Crime on My Hands'' (1944) eta ''Stranger at Home'' ( 1946); [[Craig Rice]] eta [[Leigh Brackett]] andreek idatzitako testuak ziren, eta aktorearen ospea salmentetarako baliatu zuten. Eta musikaren arloan ere aipatzekoa da 1958an grabatu zuen diskoa: ''The George Sanders Touch: Songs for the Lovely Lady''.