Kontxako badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
 
== Jatorri geologikoa ==
Badiak, ekialdean dagoen [[Urgull]] eta mendebaldean dagoen [[Igeldo]] mendien arteko tartea hartzen du. Ikerketa geologikoen arabera, antzinako badiak Igeldo menditik Uliaraino hartzen zuen, Zurriola hondartza ekialdetik ixten duena, gaur egungo [[Urgull]] mendia, garai hartan, ziuraski uharte bat izango baitzen. Honela, jatorrizko badia, 3 kilometro baino gehiagoko luzerako hondartza lerro batekin, hiriko hiru hondartzak eta bi uharte hartzen zituen. Beranduago, eta [[Urumea]] ibaiaren itsasoratzean metaturiko sedimentuekin, Urgull uhartea lur irmoarekin lotu zuen [[istmo]] bat eratu zen, honela Urgull mendi bihurtuz. Hala geratu zen eratuta egungo badia, bere maskor forma ibilbidearen eraikuntzarekin sendotu zelarik.