Naukratis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Aldatua: ca:Nàucratis
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. VI. mendea +K. a. VI. mendea)
1. lerroa:
'''Naukratis''' ([[greziera]]zko Ναύκρατιςetik, "itsasontziak gobernatzen dituena"; [[arabiera]]z el-Gi'eif, el-Niqrash edo el-Nibeira deitua), [[Antzinako Egipto]]ko hiri greziar bat zen, gaur egun hondakinetan dagoena. [[Niloren delta]]n dago, [[Kanopus]] besoan, [[Alexandria]]tik 72 kilometro hegoekialdera.
[[Fitxategi:Naucratis.jpg|thumb|right|235px|Naukratiseko hondakinen planoa]]
Naukratis, greziarrek [[Egipto]]n ezarritako lehen merkataritza kolonia izan zen. Greziarrei eman zitzaien, bertsio ezberdinen arabera, [[Psametiko I.a]] [[faraoi]]aren aldetik [[K. a. VII. mende]]an, edo [[Ahmose II.a]]k [[K. a. VI. mendemendea]]ann ([[Herodoto]]ren arabera) toki berean, aurretik, [[Mileto]]ko kolonoek hartutako faktoria bat egon zela uste den arren. Hiriko lehen biztanleetako asko, ordurarte, ondoko gotorleku egiptoarra zen [[Daphnae]]n zerbitzatzen zuten [[mertzenario]] greziarrak izan ziren, Deltaren ekialdeko muturrean. Edonola ere, kolonia, [[Korinto]], [[Egina]] eta [[Mileto]] buru ziren nagusiki joniar hiriek osatutako hiri konfederakuntza bati eman zitzaion. Arrazoi beragatik. Naukratis benetako nazioarteko hiria zen, baita [[Solon]] eta [[Tales]] bezalako pertsonaiek bisitatutako gune kultural erakargarri bat ere.
 
Herodoto historialariak, elkarte greziar ezberdinen presentziaren eta hirian eraikitako [[tenplu]] ezberdinen artean harreman bat ezarri zuen. Bederatzi hirik ([[Kios]], [[Tia|Tea]], [[Fozea]], [[Klazomenes]], [[Rodas]], [[Gnido]], [[Halikarnaso]], [[Faselide]] eta [[Mitilene]]) elkarrekin lan egin zuten, amankomuneko tenplu handi bat eraikiz, '''Helenion''' deitua, eta tokiko azokako intendentea izendatzeko eskubidea eurentzat gordez. Heleniona, aldi berean, [[santutegi]]a, merkataritza biltegia, biltzar foroa eta [[gotorleku]]a zen. Beste alde batetik, Miletokoek, [[Apolo]]ren omenezko tenplu bat eraiki zuten, Eginakoek, [[Zeus]]en omenezko beste bat, eta [[Samos]]ekoek, [[Hera]]ren omenezko beste bat.