Estoizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. II. mendea +K. a. II. mendea)
5. lerroa:
== Kronologia eta pertsonaiak ==
 
[[Zenon Zitiokoa]]ri zor zaio estoizismoaren sorrera. [[Txipre]]ko [[Zitio]] hirian jaioa K. a. 332 urtean, [[Atenas]]era heldu eta [[ziniko]]en eta [[eskola megariko|megarikoen]] ikasbideak jarraitu zituen <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 11. orrialdea.</ref>. 40 urte zituelarik ''[[Estoa]]'' izeneko eskola sortu zuen eta bere ideiak bere bizitzarekin uztartzeko zuen jarrera dela-eta, ospetsu bihurtu eta ''estoan'' jarraitzaile asko, estoikoak alegia, bildu zituen. [[Zenon Zitiokoa]] hil eta gero, [[K. a. II. mendemendea]]ann estoikoen aurrealdean jarraitu zuten hurrenez hurren [[Kleantes]]ek eta [[Krisipo]]k. [[Krisipo]] izan zen estoizismoaren irakaspen eta ideiak finkatu zituena, estoikoen baitan zabaltzen ziren joera heterodoxoen aurka <ref>{{es}} Jorge Gómez: [http://books.google.es/books?id=7XPIUAAzRR0C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false. Historia de la filosofía.], (XI. kapitulua: Génesis y desarrollo de la Stoá), 1. bolumena, 432. orrialdea.</ref>. Euren ideiekin jarrera zorrotz eta itxia zutelarik, aurreko hirurek antzinako estoizismoa osatzen dutela esan daiteke, eklektikoa eta [[Aristoteles|aristotelismoaren]] aurka moderatuagoa izan zen estoizismo ertainari bide emanez <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 12. orrialdea.</ref><ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 432. orrialdea.</ref>. Irekiagoa zen estoizismo ertainaren ordezkari nagusiak, K. a. II. eta I. mendean bilakatuko zena, [[Posidonio]] eta [[Panezio]] izan ziren. Garai honetan, [[Zizeron]] ere estoikotzat hartu behar da, baina zentzu zabalean. [[Epikteto]], [[Seneka]] eta [[Marko Aurelio]] izan ziren ''Stoa'' erromatar eta berriaren pertsonai nagusiak I. eta II. mendeetan. Azken garai honetan, estoizismoak kezka moral eta erlijiosoa erakusten ditu batez ere.
 
Aurreko pertsonaia nagusi horietaz gainera, beste filosofo asko bildu ziren estoizismoaren ikasbidera. Aintzinako estoizismoaren baitan, [[Zenon Tarsokoa]], [[Diogenes Babiloniakoa]] eta [[Antipater Tarsokoa]] filosofoak izan ziren, [[Krisipo]] ondoren, ''Stoa'' eskolako hurrengo buruak. Estoiko ezagunak izan ziren, garai berean, [[Perseo Zitiokoa]], [[Ariston Kiosekoa]], [[Esfero Bosforokoa]], [[Herilo Kartagokoa]], denak [[Zenon Zitiokoa]]ren ikasleak, eta [[Krates Mallusekoa]].